Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Ogasunen zerga-bilketak %7,9 egin du gora 2018ko lehen lauhilekoan

Compartir

2017ko ekitaldiarekin kontrajarriz, hiru Foru Ogasunen zerga-bilketa 327,6 millioi eurotan areagotu da 2018ko lehen lauhilekoan; guztizko zerga-bilketa 4.442,1 millioi eurotan kokatuz.

Gipuzkoako Foru Ogasunak lortu du hazkunde nagusia, zerga-bilketa %10,9 igo delarik. Bizkaiko eta Arabako Foru Ogasunen emaitza aldiz, %7,1 eta %6,9 igo da hurrenez hurren. Zerga zuzenengatiko bilketaren hazkundea zeharkako zergena baino handiago izan da hiru lurraldeetan.

Emaitza hauekin, Herri-dirubideen Euskal Kontseiluak 2017ko urrian eginiko bilketa aurreikuspenak gainditu dira. Hala ere eta Foru Ogasunek ohartarazi dutenez, oraindik goizegi da ekitaldiko zerga bilketaren gaineko ondorio fidagarriak ateratzeko.

 

 

Iturriak

Iturria 1

Iturria 2

Iturria 3