Legebiltzarrak hiru Foru Aldundiei eskatu die zergak Euskadin ordaintzen dituzten zergadunek edo enpresek paradisu fiskaletara jotzea galaraziko duten mekanismoak sendo ditzatela. Proposamena 75 parlamentarien onezpena izan du eta Panamako paperen auzia protagonista izan da Legebiltzarreko eztabaidan.

Eh Bilduk eraman du Legebiltzarrera zerga paradisuak ezabatezeko proposamena. EAJ eta PSErekin zuzenketa bat adostu ondoren PPk eta UPyDk ere horren alde egin dute.

Legebiltzarrak egoitza fiskala Euskadin izan arren zerga gutxiago ordaintzeko paradisu fiskaletara jotzen duten enpresa eta zergadunen aurka aritzeko eskatu die Jaurlaritzari eta aldundiei, eta iruzur hori egiten dutenen izenak kaleratzea. Enpresen erantzunkizun soziala arautzean, enpresek zerga paradisuetan egoitzarik edo filialik ez izeta ezinbestekoa izan dadila galdegin du Legebiltzarrak.

Eskaera hau Europako Batzordeari ere zuzendu diote, zerga politika zuzenagoa bultzatu dezan.

Euskal zerga-sisteman existitzen diren mekanismoak sendotzearen helburua zera da: euskal enpresek, zerga gutxiago ordaintzeko xedearekin, paradisu fiskaletan errotuta dauden filialetara jo dezatela saihestea.

Legebiltzarrak salatu duenez, jardunbide horiek “iruzirrezkoak” dira, eta bizikedetzaren “oinarrizko printzipioak” urratzen dituzte.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Kategoria guztiak