- ArabaBizkaiaEkonomia ItunaGipuzkoa
- 2012/12/05
Espainiako Gobernua EAEko Kontzertu Ekonomikoa “garatzeko eta gaurkotzeko” prest agertzea espero duela adierazi du Josu Erkoreka EAJko bozeramaileak.
Buruzagi jeltzaleak “Boulevard” Radio Euskadiko saioan adierazi duenez, PSE-EEren Eusko Jaurlaritzak hainbat gauza “egiteke” utzi ditu Kontzertuaren Batzorde Mistoan. Euren artean kupoa negoziatzea, hainbat zerga ituntzea eta EAEko erakunde publikoen finantza esparrua zehaztea.
Hori horrela, EAJk “EAEko berezitasuna” kontuan hartuta helduko dio negoziazioari.
Erkorekak nabarmendu egin du Mariajo Rajoy gobernuburuak emandako erantzuna aipatu batzordea biltzea eskatu zionean, eta “jarrerak malgutu eta akordioak bilatzeko” prest dagoela esan ziola azaldu du.
Cristobal Montoro Ogasun ministroak EAEko foru sistemarekin “konpromisoa” erakutsi duela ere goratu du. “Montoro sentikor agertu da foru sitemaren aurrean, eta EAJren proposamenen ia % 100 onartu ditu, horrenbestez, ikusiko dugu zer-nolako konpromisoa duen Kontzertu Ekonomikoarekin”, gaineratu du politika gizon jeltzaleak.
Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 81
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 189
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 114
-
Internazionala 60
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234