- ArabaBizkaiaGipuzkoaXXI. MendeaZergak
- 2012/05/04
Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailaren datuen arabera, 2.540 milioi euro jaso dituzte ogasunek urtarriletik martxora bitarte, iaz tarte horretan baino %1,48 gutxiago.
Urtearen lehen erdian ekonomiak atzera egingo duela esan du Jaurlaritzak. Egun nagusi diren langabezi tasa altuek eta hauek kontsumoan duten eragin ezkorrak BEZaren bidez gutxiago biltzea ekarri dute: %10,7. Kontsumoaren jaitsiera zerga berezietan izan du isla: %13 jaitsi da alkoholaren gaineko zergaren bidez jasotakoa, %5,3 garagardoarena, %5,6 erregaiena. Tabakoaren gaineko tasak soilik eman du diru gehiago (%21,3), zerga hori igo egin zuelako Espainiako Gobernuak.
Herrialde batetik bestera aldaketa nabariak daude. Bizkaiak 1.585,6 milioi bildu ditu (-%0,2), 653,4 milioi Gipuzkoak (-%0,91) eta 301,7 milioi Arabak (-%6,96). Errenta zergak eman die aldundiei diru gehien: 1.221 milioi, iaz baino %0,8 gehiago. Bilakaera hobea eduki du beste zerga zuzen nagusiak, enpresek pagatzen duten sozietate zergak:%25,6 handitu da bilketa, eta 71 milioi jaso dituzte.
Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 82
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 199
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234