
- Argitalpen berriak
- 2023/10/09
Edriga Aranburu Agirre, Ituna Agiritegiaren ikertzailea eta Deusto Business School-ko irakaslea, “Ekonomia Itunaren etengabeko eguneratze dinamikoa: 2023ko finantza doikuntzak” artikulua publikatu du Zergak aldizkarian.
“Zergak- Gaceta Tributaria del País Vasco” Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak argitartutako aldizkaria da, eta eta esparru akademiko eta profesionalera zuzenduta dago. Horrela, artikulu hau Ituna Agiritegiak eta Zergak aldizkariak euskerazko ikerketa akademikoa sustatzeko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Laburpena
Azken hilabeteotan, Ekonomia Itunaren Legea aldatu da, plastikozko ontzi berrerabilezinen gaineko zerga berezia eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga, besteak beste, sistemara egokitzeko. Aldi berean, apirilaren 3ko 10/2023 Legea onartu da, 2022-2026 bosturtekorako EAEko kupoa zehazteko metodologia onartzen duena, euskal erakundeei jarraipena, segurtasuna eta finantza-egonkortasuna emateko. Horren guztiaren ondorioz, euskal administrazioek dituzten finantza-baliabideak handitu egin dira, eta sistemak mekanismoak ditu gehikuntza hori behar bezala kalkulatzeko. Artikulu honen helburu nagusia da beraz, lege-arauetan sartutako finantza-doikuntza berriak azaltzea, Ekonomia Itunaren finantza arloan sakontzeko eta bide batez, Ekonomia Itunaren sistemaren funtzionamendua hobeto ulertzeko. Doikuntza hauek itundutako zerga batzuetan bakarrik erabiltzen dira eta berebiziko garrantzia dute Euskal erakundeek behar bezalako diru sarrerak izan ditzaten.
Irakurri artikulu osoa hemen.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 83
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 200
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 118
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234