Xabier Muruak, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia ikertzailea,  “Erromatik Bruselara: zergatik erabaki zuen Europak zergak harmonizatzea?” artikulua argitaratu du EnpresaBIDEAn. EnpresaBIDEA, 2022an jaiotako euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatua. 

Artikulu honek Europako integrazioaren ardatz konplexuenetako baten bilakaera aztertzen du: harmonizazio fiskalarena. Horretarako, 1957ko Erromako Itunetik hasi eta fiskalitate digitalaren garapenerainoko bilakaera azaltzen du, gutxieneko zerga globalaren eta estatu-laguntzen inguruko egungo eztabaidak ere kontuan hartuta. Azpimarratzen denez, harmonizazio fiskalak ez du zergen berdintasuna bilatzen, baizik eta estatu kideen artean arau komun batzuk ezartzea. Testuak BEZa Europako harmonizazio fiskalaren adibiderik arrakastatsuena dela nabarmentzen du. Aldi berean, sozietateen gaineko zergaren, ekonomia digitalaren eta ingurumen-zergen arloan dauden erronkak aztertzen ditu. Azkenik, fiskalitatea Europako integrazioaren, lehiaren eta gobernantza ekonomikoaren tresna nagusietako bat dela ondorioztatzen da.

Artikulu osoa irakurtzeko, kontsultatu hurrengo estekan.

Kategoria guztiak