
- Argitalpen berriak
- 2021/09/27
Birzentralizazio prozesuaren aurrean, egun euskal autogobernuak duen egoera aztertzeko eta hausnartzeko helburuarekin, IVAP-ek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) politikari eta aditu anitz biltzen dituen argitalpen berria ezagutarazi du, “Higadura isila“. Liburuan zehar EAEri transferitutako zenbait eskumenen bilakaera aztertu egiten da, ikuspuntu juridiko eta politikoa integratuz. Era berean, gobernu zentral eta autonomikoaren artean eskumenak egikaritzeko orduan izan dituzten tentsio eta konponbideak aztertzen dira ere. Izenburuak aurreikusten duen moduan, argitalpenean parte hartzen duten adituek agerian utzi nahi dute berain ustez azkenengo urteetan EAEk bere eskumenetan jasan duen murriztapen geldoa baina jarraitua.
Publikazioari sarrera emateko arduraduna Olatz Garamendi da, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua. Garamendik “Itunaren ekonomikoaren eskema esparru politikora eramateko helburua” adierazten du, “erabat errotuta dagoen eta zilegitasun handiko sistema” delako, ”konstituzionaltasun blokean txertatuta eta, gainera, Europako erakundeek babestua”.
Itun Ekonomikoarekin harreman handien duen beste kapitulua “Toki Araubidea” aztertzen duena da. Zelai Nikolas-ek idazten du, Eusko Jaurlaritzako legelaria, eta bere hitzetan “Euskal erakundeek toki-araubidearen arloan gaur egun duten erabakitzeko ahalmena ez dator bat arlo horretan zeuden hasierako aurrikuspenekin”. Argitalpenean parte hartzen duten beste aditu batzuk Luis María Rousse, Javier Moreno eta Begoña Pérez de Eulate dira.
“Higadura isila” IVAP-ren Zuzenbide Autonomiko bildumara batzen da. IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren oraingo Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikia. Bere misio EAEko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna eman ahal izateko da. “Higadura isila” bezalako beste argitalpenen katalogoa kontsultatu daiteke bere webgunean.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 82
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 199
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234