- AskotarikoakPertsonaiak
- 2012/02/03
Raxoyk aurkeztu berri duen proposamena ez da Eusko Jaurlaritzaren gustuko, ezta ere EAJ, Aralar edota EB alderdiena. Madriletik defizitaren kontra egiteko hartutako neurriek autonomi erkidegoen defizit eta zor publikoak mugatuko dituzte. Horretarako autonomia erkidegoen aurrekontuak kontrolatuz eta oniritzia emateko ala atzera botatzeko boterea izango du Gobernu zentralak. Horrela gertatuz gero Hego Euskal Herriko administrazioen autonomia eta eskumen ekonomikoak kolokan jarriko lirateke.
Tamaina honetako arriskuaren kontra bat egin dute Jaurlaritza eta bertako zenbait alderdik proposamen zentralista kritikatzerakoan. Jaurlaritzak “autogobernuaren kontrako erasoa” dela eta horrelakorik “ez duela onartuko” baietsi du. Halaber inolako zaintzarik ez duela onartuko esan du. Berarekin bat egin du Kataluniako gobernuak eta egoera aprobetxatu Kataluinarentzat itun fiskala eskatzeko. Bi hauek dira Raxoyren proposamenaren aurka agertu diren lehena erkidego autonomikoak.
Autogobernuaren defentsarako prest ere agertu da EAJ, Aitor Esteban diputatuaren eskutik. Estebanek EAjk ahal duen guztia egingo duela neurri zentralista honen kontra iragarri du, “auzitan jartzen baita autonomia erkidegoaren autonomia ekonomikoa”
Ezezko jarrera honi kontra eginez agertu da Laura Garrido, PPko euskal parlamentaria, beraren iritziz Madrilgo neurriek ez diotelako autogobernuari eraso egiten.
UPyD alderdiak, ostera, Madrilgo neurriak txalotu eta Kontzertu Ekonomikoa behin betirako ezabatzea eskatu du bere ordezkaria den Gorka Maneirok, “iraganeko zerbait baita”
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 83
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 200
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234