Berrikunza teknologikoa bultzatzeko Funtsa martxan da jada Bizkaian

Compartir

Enpresa txiki eta ertainek garatzen dituzten berrikuntza teknologikoko proiektuak interes baxuarekin finantzatuko dituen Europako funtsa plazaratu du Bizkaiko Aldundiak.

Berrikuntza Funtsa Solventisek eta Elkargik elkarlanean kudeatuko dute, azken honek %100ean bermatuko duelarik. Europako epe luzerako inbertsio funtsak Europako Kontseiluak eta Parlamentuak erregulatzen ditu, Europa 2020 Estrategiaren baitan, herritarrek enpresa txiki eta ertainen berrikuntzako proiektuen finantzazioan zuzenean parte hartu dezaten.

Esan bezala, Elkargik, egindako inbertsio osoa bermatzen du; beraz, herritarrek gordailututako diruaren % 100 berreskuratzeko aukera izango dute. Funtsa erosteagatik, inbertitzaileak ez du interesik jasoko; abantail fiskalak baizik. Alde batetik, Bizkaiko zergadunek funts horretan egiten dituzten ekarpenek % 15eko kenkaria izango dute PFEZaren kuotan, gehienez 750 eurorarte. Inbertitzaile arruntek 2.500 edo 5.000 euro inbertitu ahalko dute – 5.000 eurotik gora ez bait da kenkari gehigarririk lortuko–. Inbertitzaile profesionalek aldiz, 100.000 euroko maximoa inbertitu dezakete; kantitate berdineko salbuespena jasoz Ondarearen gaineko zergan. Dirua bost urte pasa baino lehen berreskuratuz gero, zergadunak abantail fiskala galduko luke, heriotza kasuen salbuespenarekin.

Funtsaren bitartez 40 milioi euro jasotzea aurreikusi du Aldundiak. Interesaturik dauden inbertitzaileak Bankoa, BBVA, Caixabank, Kutxabank, Laboral Kutxa, Rural Kutxa, Sabadell eta Santander erakundeen bitartez kontratatu ahalko dute uztaileko hamaseitik aurrera.

 

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Berrikuntza Funtsaren aurkezpenean.