Ituna Gunea

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko gobernu-atalen desegitea

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko gobernu-atalen desegitea

Soldadutzaren ezarpena eta Kontzertu Ekonomikoen sorrera

Santiago Larrazabal Basañez

Testuak Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko lurraldeen erregimen juridikoa du aztergai; zehazki, euskal Foruak indargabetu zituen 1876ko uztailaren 21eko Legea indarrean jarri zenetik 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretuaren bitartez lehenengo Kontzertu Ekonomikoa onartu zen arte. Hiru alderdi hauetan sakontzen du: foru-erregimeneko berezko erakunde politiko probintzialak erregimen komuneko erakunde politiko probintzialengatik ordeztu zirenekoan; foru-sistema militarra indargabetu, eta nahitaezko soldadutzagatik ordeztu zenekoan; eta, berezko Ogasunaren foru-sistema indargabetuta, Gobernu zentrala euskal lurraldeak Koroaren gainerako lurraldeekin homologatzen saiatu zenekoan, ogasunari eta zergei zegokienez. Saiakera horren harian, lurralde horietarako Kontzertu Ekonomikoaren sistema sortu zen; sistema horrek indarrean dirau gaur egun, eta haien berezitasun garrantzitsuenetako bat da.

199.81 KB 2013/09/13 Deskargatu

Ituna Newsletter

Ituna Newsletter-a, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiak 2007tik hona ekoitzitako eta editaturiko aldizkaria da. Ituna Newsletter-a Itun Ekonomikoaren eta euskal zerga sistemaren ezagutza zabaltzeko bozgorailua izan nahi du, betiere euskal kasua nazioarteko zerga-federalismo ikerketa korronteen barruan kokatuz.

Harpidetu zaitez Ituna Newsletterrera
Logotipo de Ituna Newsletter

Zure emaila sartzean, webgune honen Pribatutasun Politika onartzen duzu.