Foru Ogasunaren 500 urte
Bizkaiko Foru Aldundia
Eduardo J. Alonso Olea
Bizkaia Iberiar penintsulako iparraldean dago; bertan, duela zenbait mendetatik hona, harreman berezia izan da Espainiako Koroarekin, lehenbizi, eta Estatuarekin, ondoren. Izan ere, Bizkaian Foruak izan ziren arau nagusi gizarte funtzionamenduan; baina ekonomian ez ezik, politikan eta zuzenbide kriminal eta zibileko zenbait alderditan ere bai. Bizkaiko lurraldeak ez du behin ere barne uniformetasunik ezagutu, eta Erdi Aroan jaio zenetik zatituta egon da. Honako eskualde hauek dira: Enkarterriak, Durangaldea, Lurralde Laua eta Hiribilduak eta Hiria. Gainera, mendeetan zehar, tirabira ugari izan dira eskualde batzuen eta besteen artean, herri txikien eta handien artean, eta baita nobleen artean ere. Azkenik, tentsio horiek guztiek Bando Gerra ezaguna eragin zuten, eta, behin gerra hau bukatuz gero, hau da, XV. mendean, Bizkaiko banaketa instituzionala gauzatu eta Aro Modernoa hasi zen.