Bizkaiko industrigintza XIX menderdian (1816-1870): Protoindustrializazioaren azkena eta iraultza industrialaren hastapenak
Bizkaiko industrigintza XIX menderdian (1816-1870): Protoindustrializazioaren azkena eta iraultza industrialaren hastapenak
Protoindustrializazioaren azkena eta iraultza industrialaren hastapenak
Joseba Agirreazkuenaga
Noiz eta zergatik gihartu zen iraultza industriala? Nola iragaten da aurreneko industri girotik industrigintza berrira, kapitalista moldekora Bizkaian? ¿Nortzuk ziren ohizko industri eta industri berrien jabeak? ¿Ze mota industri lantzen dute? ¿Zein da langileen kualifikapena? ¿Nolako portaerak agiri dira? Batzuek batipat 1841. eko aduana aldaketa edo Bessemerren inbentoa eta burdinarrien esportaketa azpimarratuko dute. Bereiztasun kualitatiboetan, gizartearen antolakunde sozialean, aldiz, dago kakoa, beste baldintzak ukatu gabe. Bizkaiko kasuan iraultza industriala ez da soil soilik hesparru siderometalurgikoan indartzen, kontsumozko ondasunen industrigintzak ere garrantzia bereizia du. Hain arazo garrantzitsua ulertzeko 1816, 1828, 1832, 1836, 1861, 1870 an burutu ziren estadistika industrialen antzekoak ezagutzea, premiazkoa dugu.