Ekonomia Itunaren araubide juridikoa
Eskubide historikoen berme instituzionala
Fernando de la Hucha Celador
Itunaren eta antolamendu juridikoaren arteko loturari buruzko azterlan honetan lehenengo eta behin Itunari dagokionez Euskadiko Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek, eta baita lurralde historikoetakoek ere, jarrera juridiko eta ahalmenen arloan egiten duten interpretazio berrizalea azpimarratu behar da. Horrela bada, ikuspegi bikoitzetik abiatuta. hau da, eskubide historikoen berme konstituzionalarekiko eta Autonomia Estatututik datorren erakunde eta arauen bilba bereziarekiko lotura, egileak benetan egunerokoak diren bi gai lantzen ditu sakontasunez, bata erakundeen harmonizazio fiskalerako ahalmenen hedakuntza eta arauen bilbaren barruan foru arauek duten izaera legegilea eta, bestea, horien legezkotasunaren kontrolerako eta/edo konstituzionaltasunerako araubidea.