Ekonomia Itunaren irakaskuntzaren ebaluazioa unibertsitate-aurreko euskal hezkuntza-sisteman
Hasiera | Ekonomia Itunaren irakaskuntzaren ebaluazioa unibertsitate-aurreko euskal hezkuntza-sisteman
Ekonomia Itunaren irakaskuntzaren ebaluazioa unibertsitate-aurreko euskal hezkuntza-sisteman
Ezagutzen al dute euskal gazteek Foru Zerga-sistema?
Jon Garro
Ekonomia Ituna euskal autogobernuaren eta bere egitura instituzionalaren ezaugarri adierazgarrienetako bat da. Hala ere, euskal herritarrek horren gaineko ezjakintasun orokorra
dutela erakutsi dute orain arte egindako azterlan demoskopikoek. Artikulu honen helburuak bi dira: unibertsitate-aurreko euskal hezkuntza-sistemak Ekonomia Itunaren irakaskuntzan
duen jarduna ebaluatzea eta ikasleek lortutako ezagutza-maila modu enpirikoan egiaztatzea.