Euskal autogobernuaren iturriak eta erabakitzeko eskubidea
Euskal autogobernuaren iturriak eta erabakitzeko eskubidea
Mitoa edo errealitatea Europako esparruan
Juan José Álvarez Rubio
Euskadik lurralde-entitate gisa mundu globalizatu baten testuinguruan izango duen etorkizunak erronka intelektual bat planteatzen du, diziplinartekoa, eta hari dimentsio juridiko garrantzitsu bat atxikitzen zaio, baina ezin da bakarra eta baztertzailea izan; izan ere, Zuzenbideak arazoak konpontzeko bidea izan behar du, bizikidetzarako bidea eta zubia, eta ez haren zurruntasun eta inperatibotasunetik eratorritako arazoa. Europari begiratzea nahitaezkoa da, eta nazioarteko praktika konparatua aztertzea ere bai, konponbidea beti sinplifikazio kaltegarrietatik pasatzen ez dela erakusten duten argudioak ateratzen saiatzeko. Manikeismoak alde batera utzi behar dira, eta gure autogobernua nazioarteko «errege politikaren» esparruan txertatzeko aukera guztiak barne-ikuspegitik zein ad extra aztertu behar dira.