Euskal Ekonomia Ituna nazioarteko uretako arrantzari aplikatua
Euskal Ekonomia Ituna nazioarteko uretako arrantzari aplikatua
Atunontzi izozkailuen kasua
WALESKA SIGÜENZA TAMAYO, SOFÍA ARANA-LANDÍN
Lan honen argumentazio-oinarria Euskal Ekonomia Itunean ezarritako lotura-puntuak dira, eta Arbitraje Batzordeak horiei buruzko gatazkak ebazteko egindako interpretazioak dira. Azterlanak erakusten du Euskal Ekonomia Itunetik datorren autogobernurako gaitasuna Espainiako barne-zuzenbidea eta Europar Batasuneko zuzenbidea erabat errespetatuz garatzen dela. Aztertuko dugu nola zergei buruzko foru-arauak gai direla zergadunen errealitate ekonomikora egokitzeko, diru-bilketa eraginkorragoa lortzeko. Hipotesi hori defendatzeko, atunontzi izozkailuen kasua aztertuko dugu, arlo honetan Bizkaian (Euskadi) egoitza fiskala duten enpresen adierazgarritasunagatik eta Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburuak lortzeko duen garrantziagatik.
Ituna Newsletter
Ituna Newsletter-a, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiak 2007tik hona ekoitzitako eta editaturiko aldizkaria da. Ituna Newsletter-a Itun Ekonomikoaren eta euskal zerga sistemaren ezagutza zabaltzeko bozgorailua izan nahi du, betiere euskal kasua nazioarteko zerga-federalismo ikerketa korronteen barruan kokatuz.
Zure emaila sartzean, webgune honen Pribatutasun Politika onartzen duzu.