Garapena desarrollismoaren aurretik. Arabako industrializazioa
Garapena desarrollismoaren aurretik. Arabako industrializazioa
Arabako industrializazioa
Mario Garcia-Zuñiga
Hazkunde-adierazle guztien arabera, Araba izan zen frankismo garaian Espainiako ekonomiaren bilakaera onenetakoa izan zuen probintzia, industrializazio berantiarraren kasu-azterketa bikaina eginez. Eskualdeko garapen ekonomikoaren ikuspegitik, artikulu honen helburua da lehenik egiturazko aldaketa-prozesuaren kronologia, Arabako ekonomiaren espezializazio sektoriala eta inbertitutako kapitalen jatorria berreraikitzea, gero kokapen-faktoreak aztertzeko. Horien artean, erakundeek izan zuten paper erabakigarria nabarmentzen da. Zerga-salbuespenak eta presio fi scal txikia, lehenik eta behin, eta faktore horien eta lurzoru industrialaren eskaintzaren arteko konbinazioa, gero, inbertsioak erakartzeko estimulu indartsuak izan ziren. Arabak, 1950 eta 1965 bitartean izan zuen zerga-erregimen pribilegiatuari esker, bere garapen-plan propioa jarri zuen abian, eta Estatuaren ekintzari aurrea hartu zion.