Kupoa eta ekonomia eta finantza autonomiaren irizpidea, Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2008ko irailaren 11ko epaiaren arabera
Hasiera | Kupoa eta ekonomia eta finantza autonomiaren irizpidea, Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2008ko irailaren 11ko epaiaren arabera
Kupoa eta ekonomia eta finantza autonomiaren irizpidea, Europako Erkidegoko Justizia Auzitegiaren 2008ko irailaren 11ko epaiaren arabera
Autonomia ekonomikoa, kupoa, Ekonomia Ituna, estatuz azpiko erakundea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia.
JOSÉ RUBÍ CASSINELLO
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, 2008ko irailaren 11n emandako epaiaren bidez, behin betiko argitu du zertan den autonomiaren betekizuna, eta, bereziki, autonomia ekonomikoaren betekizuna, estatuaz azpiko erakundeek betekizun hori izan behar baitute, euren lurraldearen barruko esparruan neurri bereziak hartzeko. Epai horrek, era berean, “alde bakarreko arriskua” jarri du eztabaidaren erdigunean, eta arrisku hori da, hain justu ere, kupoa dela medio, Euskal Autonomia Erkidegoaren finantzaketa-araubide berezkoak dituen ezaugarrietatik bat; alde bakarreko arriskuak berarekin dakar, hartutako neurrien ondorioz bilketa txikituz gero, txikitze hori bereganatu beharra, inolako konpentsaziorik gabe.