
- Egunekoa
- 2020/11/24
Hurrengo bi ikasturteetan zehar, 2017-tik egiten den arabera, Euskal Erkidegoko hainbat ikaslek ekonomia eta fiskalitateari buruzko hezkuntza jasoko dute. Interes handia jaso duen programa da hau. Izan ere, dagoeneko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lan Hezkuntzako 243 zentro atxikitu zaizkio 2020-2021 ikasturtera begira. Erakunde parte-hartzaileek adierazi duten arabera, 2025era arte luzatzeko aurreikuspena dago.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenaren objektiboa ikasle-kolektiboan zerga-kontzientziazio handiagoa sustatzea da, zergen balio soziala eta gastu publikoarekiko lotura azpimarraztuz. Heziketa programa Zerga Iruzurraren Aurka Borrokatzeko Baterako Planaren barruan kokatzen da, iruzurraren aurkako eta zerga-betebeharrak borondatez betetzearen aldeko kontzientziazioa sustatzeko, batez ere gazteen artean.
Lau erakundeek honako helburu hauek planteatu dituzte:
- Ekonomiari eta fiskalitateari buruzko oinarrizko ezagutzak zabaltzea, ikasle-kolektiboan zerga-kontzientziazio handiagoa sustatzeko.
- Ekonomia Ituna eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoen zerga-sistemaren oinarrizko ezaugarriak eta zerga nagusien egitura azaltzea eta, horretarako, administrazioak bildutako diruarekin ematen dituen zerbitzu publikoak identifikatzea.
- Zerga-iruzurrari aurre egiteko garrantziaren inguruko eztabaida soziala sustatzea eta zerga-erantzukizuna onartzea kultura demokratikoan bizikidetza soziala antolatzeak oinarri dituen balioetako bat bezala, eta, horretarako, zerga-betebeharrak betebehar zibikoz betetzen direla identifikatzea.
Heziketa zentroentzako informazio gehiago hurrengo esteka honetan lortu daitezke.
Bestalde, Ekonomia Itunari eta Foru Ogasunei buruzko ezagutza zabaltzeko Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiriteriak eta Ad Concordiam-ek garatutako materialak eskuragarri daude.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 81
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 190
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 114
-
Internazionala 60
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234