
- Egunekoa
- 2023/12/15
Urrira arte Zerga Itunduen bidez 9.042,7 milioi euro bildu dira Bizkaian; kopuru horrek 525,4 milioi handitu du 2022ko aldi berean lortutakoa, hau da, % 6,2ko igoera izan da. Zerga-bilketaren datu hau 2023ko ekitaldi osoko zerga-sarreren aurrekontuaren % 97,3 da (9.295,9 milioi euro).
Zuzeneko zergapetzeak aurreko hilabeteetako bilakaera onari eutsi dio eta % 13,3 hazi da iazko azaroarekin alderatuta, eta 4.910,8 milioi euroko ekarpena eragin du, hau da, 576,5 milioi gehiago. Kapitulu honetan, PFEZa, oro har, % 8,3 hazi da (268,5 milioi), eta Sozietateen gaineko Zergaren bilketa, berriz, % 27,4 (239,9 milioi), zergaren kuota diferentzialaren bultzadari esker (+% 31,1). Zuzeneko zergen artean, era berean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (% 75,9), Oinordetza eta Dohaintzak (% 2,6) eta Ondarea (% 6,3) nabarmentzen dira.
Zeharkako zergapetzearen bidez lortutako zerga-bilketa 3.305,1 milioi eurokoa da eta munta hori 2022ko aldi berean lortutakoa baino % 1,3 txikiagoa da. Kasu honetan bere horretan jarraitzen du kudeaketa propioko BEZaren jaitsierak, horren bilketa % 11,2 jaitsi baita; barne-doikuntzagatiko ordainketak, berriz, % 29,2 murriztu dira. Doitu ondoren, Hidrokarburoen gaineko Zerga Berezia % 0,6 jaitsi da, Tabakoarena % 3,3 hazi da eta Garagardoarena % 8,3. Bizkaiak BEZagatik, Berotegi-efektuko Gas Fluordunen gaineko Fabrikazio-zerga Bereziengatik eta Elektrizitatearen eta Finantza-transakzioen gainekoengatik ordaindutako doikuntzak 1.102,9 milioi eurora iritsi dira. Banaketaren ondorioz Arabak 271,6 milioi euro jaso ditu eta Gipuzkoak 831,3 milioi.
Tasak eta Bestelako Sarrerak 68,2 milioi euro dira, 2022ko aldi berean baino % 28,1 gehiago. Horrela Kudeaketa Propioko Zerga Itunduak, guztira, 8.284,1 milioi euro dira, eta % 7,1 hazi dira.
Kudeaketa propioari Estatuarekin BEZagatik (936,8 milioi), Zerga Bereziengatik (-178,6 milioi) eta Gas Fluordunengatik (0,3 milioi) egindako doikuntzak gehitu behar zaizkio, lehenengo hiru hiruhilekoei dagozkienak. Oro har % 2,8 jaitsi dira, eta horren ondorioz azkenean aipatutako zerga itunduen hazkundea % 6,2 da.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 82
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 199
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234