
- Egunekoa
- 2025/09/15
Auzitegi Gorenak BEZaren bilketari buruzko auzia ebatzi du, Bizkaiko Foru Aldundiaren alde ebatzi ere, eta, ondorioz, 700 milioi euro itzuli beharko dizkio Estatuko Ogasunak Euskadiko lurraldearen fiskoari.
Coca-Cola enpresaren BEZaren bilketari buruzko gatazka batekin lotuta dago epaia. Estatuko Ogasunaren eta Foru Ogasunaren artean desadostasunak sortu ziren, enpresa horren BEZa nork bilduko, eta gatazka epaitegietara iritsi zen.
Coca-Colak Espainiako Estatuan duen egoitza nagusia Madrilen dago, baina Galdakaoko (Bizkaia) lantegia da ekoizpen- eta logistika-zentro nagusia. Ezaugarri horrek bermatu du Bizkaiak arauari buruz egiten duen interpretazioa; alegia, BEZa bertan bildu behar dela.
Hala, Bizkaiko Ogasunak 252 milioi euro berreskuratu ditu, 2013-2016 ekitaldiei zegokien kopurua, Estatuko Ogasunari ordaindu behar izan baitzion. Era berean, hurrengo ekitaldietako BEZaren itzulketei buruzko irizpidea finkatu du, eta, beraz, guztira, 700 milioi euro inguru iritsiko dira EAEra.
Auzitegi Gorenaren ebazpenak hiru euskal lurraldeei eragingo die. Izan ere, epaiak dio lantegiak talde berekoak izan arren, horrelako kasuetan BEZaren itzulketa foru ogasunen bitartez egin behar dela.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Radio Euskadin adierazi zuenez, “oso garrantzitsua da Euskadirentzat”, BEZaren “diru-bilketa nola egin behar den markatzen duelako”. Epaiak “Ekonomia Ituna sendotzea dakar”, eta “arauaren interpretazioan Bizkaiak arrazoi zuela zehazten” duela gaineratu du.
Honelako gatazkak ohikoak dira Espainar eta Euskal adminiztrazioen artean; izan ere arazoa hainbat alditan nabarmendu da BEZa Ekonomia Itunaren esparruan aztertzerakoan.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 91
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 222
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 133
-
Internazionala 68
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234