
- Egunekoa
- 2019/02/17
Foru Aldundiak irabazi asmorik gabeko erakundeen araubide fiskala eta mezenasgoaren aldeko pizgarri fiskalak eguneratu ditu, erakunde horien finantzazio pribatua sustatzeko eta kulturaren, euskararen, kirolaren, gazteriaren, ondarearen, gizarteratzearen, garapenaren aldeko lankidetzaren, berdintasunaren, kultur dibertsitatearen, hirugarren sektore sozialaren eta zahartzaroaren arloan jarduerak aurrera eramaten dituzten erakundeena ere bultzatzeko. Batzar Nagusiei igorriko zaien aurreproiektu honek 2004tik indarrean dagoen araua eguneratzen du, ekarkinak egiten dituzten pertsonei kenkari fiskalak gehituz, bai PFEZn bai sozietateen gaineko zergan, eta irabazi asmorik gabeko erakundeei aplikatzen zaizkien kenkariak handituz.
Jose Maria Iruarrizagak, Bizkaiko Ogasun eta Finantza Diputatuak, gogorarazi du 1998tik Bizkaiko Foru Aldundiak gai fiskaletan duen arau gaitasuna erabili duela irabazi asmorik gabeko erakundeen mezenasgoa sustatzeko eta kultura, euskara, kirol, gazteria eta ondarearen arloan garatutako jarduerak babesteko. Era berean, azken ekitaldiotan arautegiari gehitu zaizkio gizarteratzearekin, garapenaren aldeko lankidetzarekin, berdintasunarekin eta kultur dibertsitatearekin zerikusia duten jarduerak. Onetsi berri den arau proiektuak eremu horiek zabaldu ditu hirugarren sektore soziala eta zahartzaroa jasoz; izan ere, horiexek izan dira herritarrek aurreproiektua prestatzeko partaidetza publikoan proposatutako arloak. Iruarrizagak zehaztu duen bezala, arauaren xedea da herritarren partaidetza sustatzea irabazi asmorik gabeko erakundeen finantzazioan edo lurraldearentzat lehentasunezkotzat jotzen diren jarduerenean. Erakunde mota horien aldeko mezenasgoa aldezten duen tratamendu fiskal baten bidez, Foru Aldundiak gure gizartean betetzen duten zeregin garrantzitsu eta ordeztezina aitortu nahi die; halaber, haien sustapena bultzatu nahi du, bizkaitarrek urterik urte egindako ekarkinak handituz.
Ildo beretik, Gipuzkoako Aldundiak kultur mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak arautzen dituen Foru Arau berria onartu du.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 86
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 209
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 123
-
Internazionala 65
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234