
- Egunekoa
- 2021/03/07
Espainiak 1990. urtean baieztatutako kirolari buruzko legeak (10/1990, urriak 15 eko legea), futbol eta saskibaloi talde profesional guztiak Kirol Sozietate Anonimoa (SAD) bilakatzera behartu zituen, salbuespen batez. Legearen zazpigarren adierazpen osagarriaren arabera, 1986 eta 1990 bitarteko denboraldietan ondare-saldo neto positiboa izanez gero, klub-en forma juridikoa mantentzeko aukera zuten. Athletic, Osasuna, Barça eta Real Madrilen kasua zen hau. Klubak eta SAD-ek zerga erregimen desberdinak (25% vs. 30%-ko tipo marjinala) izan zituzten 2015. urterarte.
Ondorioz, Europar Komisioak, konpetentzia politika arloan duen ahalmenez baliatuz, barne merkatuaren kontra joaten ziren estatu diru laguntza ilegalak zirela erabaki zuen, lau Klubak zerga ordainketetan aurrezpenak lortzen ari zirela argudiatuz. Europar Komisioak Espainari ezarri zio estatu diru laguntza ilegalak berrezkuratzea, baina Klubek EB-ko Auzitegi Orokorraren aurrean ebazpenaren kontrako helegitea aurkeztu zuten. Horrela, 2019-ko otsailean estatu diru laguntzen legalitatea sustatzen zuen epaia eman zuen. Auzitegi Orokorreko epaien arabera, Europar Komisioak ez zuen frogatu tipo marjinalak alde batera utzita, Kluben erregimen fiskala abantailatsuagoa zenik.
Alabaina, erabakiarekin ez konforme egonda, Europar Komisioak kasazio errekurtsoa aurkeztu zuen EB-ko Justizia Auzitegiaren aurrean, 2021-ko martxoan hedatutako sententziak lau futbol taldeek estatu laguntza ilegalak jaso zituztela ondorioztatu du, Europar Komisioari arrazoia emanda. Ebazpena apelaezina da, ondorioz irmoa. Hau dela eta, Espainiak diru laguntza ilegalak berreskuratu beharko ditu. Nafarroako eta Bizkaiako kluben kasuan, foru ogasuneko administrazioaren ardura izango da, Ekonomia Itunaren araubideak ezartzen duten autonomia fiskalaren adierazpena izanda.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 83
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 200
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234