Andoni Montes, Ituna Agiritegiko ikerlaria, artikulu berria publikatu «Zergak – Gaceta tributaria del País Vasco»  aldizkariaren 67. zenbakian: Euskadiko udalen finantzak eta berdinketa fiskal berdea. Euskal Tokiko Jasangarritasun Indizearen aplikazioaren emaitzak».

Artikulua hemen dago eskuragarri.

Laburpena

Nazioarte eta Europa mailan sinatutako ingurumen eta aldaketa klimatikoarekin lotutako helburuak betetzeko, gobernu azpizentralekin lankidetza beharrezkoa da, ingurumen babeserako eskumen asko udalerrien eskuetan daude eta. Hala ere, tokiko gobernuek, batez ere txikienek, ez dute gaitasunik ez pizgarririk asmo handiko agenda berdea aurrera eramateko. Izan ere, ingurumen-politika zorrotzagoek udalen diru-sarreren murriztea ekar dezakete, jarduera ekonomikoei ezarritako mugen ondorioz. Artikulu honetan Transferentzia Fiskal Ekologikoak aurkezten ditugu, Euskal Tokiko Jasangarritasun Indizea (ETJI) eraikitzen dugu eta hiru lurralde historikoen udalen finantzaketa ereduetan integratzeko proposamena azaltzen dugu. Emaitzak, udalez udal aurkezten dira 2016-2019 urteetarako. Haren arabera, ETJI-n emaitza okerrenak dituzten udalak, biztanleko transferentzien % 5era arte gal lezakete; udalerri txiki eta jasangarrienek, berriz, per capita esleipenen % 13raino irabazi ahal izango lukete.

Kategoria guztiak