
- Egunekoa
- 2020/11/12
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Bonu Iraunkorraren laugarren jaulkipena egin zuen azaroak 10ean, 600 m/€-ko balioarekin. Izan ere, finantza arloko ziurgabetasuna nagusi den une honetan, eskaria eskaintza baino 3,3 aldiz handiagoa izan da, 1.962 M/€-koa, hain zuzen ere, 16 herrialdetako 120 inbertitzailerekin. Mota honetako bonoen lehenengo jaulkia 2018 burutu zen, 500 M/€-ko bolumena izanda. Merkatuengandik antzerako erantzuna jaso zuen duela bi urte ere.
Esleipenaren %72 nazioarteko inbertitzaileetara bideratu da eta %28 estatuko inbertitzaileetara. Inbertitzaile gehienak Inbertsio Funtsetako Kudeatzaileak izan dira (%56), ondoren Aseguruen eta Pentsio Funtsen sektoreko erakundeak (%23) eta Bankuak eta Banka pribatua (%20) etorri dira. Gainerakoek %1 eskuratu dute. Nazioarteko eskaintzan parte hartu duten ibertitzeileek honako herrialdeetatik jarduten dute: Austria, Alemania, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Holanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Israel, Txekiar Errepublika, Suitza, Irlanda eta Portugaletik.
Jaulkipena negoziatu ondoren lortu den tasa nominala %0,25ekoa izan da 10 urtera, oinarrizko 9 puntuko spread-arekin. Autonomia Erkidego batek 10 urterako egindako emisio batek inoiz lortu duen tasa txikiena da, eta Autonomia Erkidego batek digitu bakarreko spread-a lortu duen lehen aldia, bai araubide komuneko erkidegoen artean zein lurralde foralen artean.
Hurrengo diagramak erakusten duen arabera, finantzatu beharreko kategoriei dagokienez, %86 gizarte arloko programetara bideratuko da, eta %14, ingurumen arloko programetara.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 83
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 200
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 118
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234