
- Egunekoa
- 2021/08/20
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunen itundutako zerga-bilketa nabarmenki hazi da uztailerarte, 2020ko ekitaldi berarekin alderatuta (hala ere, konparazio hau egiteko pandemiak lurralde historikoen ekonomietan izandako eragina eta foru-ogasunek hartutako neurri fiskalak izan behar dira kontuan). Bereziki Gipuzkoaren kasua azpimarratu behar da da, non diru-sarreren igoera % 34,7raino igo zen.
Araba
Arabako Foru Ogasunak 1.106 milioi euro bildu ditu zergen bitartez uztailerarte, hau da, % 20,5-eko igoera aurreko urtearekin alderatuta.
- Zuzeneko zergapetzea: zuzeneko zergen bidez 487 milioi euro bildu dira guztira,% 16,2-ko hazkundea suposatzen duena. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren bilketa 417,5 milioi eurokoa izan da (+% 18,8), eta sozietateen gaineko zergaren bilketa 33,5 milioi eurokoa (+% 1,5).
- Zeharkako zergapetzea: zeharkako zergen bidezko diru-sarrerak 512,6 milioi eurokoak izan dira guztira, % 23,3ko igoerarekin. BEZari dagokionez, uztailera arte 331,6 milioi euro bildu dira (+% 29,7).
Bizkaia
Bizkaiko Foru Ogasunak uztailera arte itundutako zergengatik metatutako diru-bilketa 4.947,6 milioi eurokoa izan da, 2021eko ekitaldirako aurrekontuan sartutako zerga-sarrera guztien % 67,4 suposatzen duena. 2020ko epe berarekin alderatuta (4.085,2 milioi euro), diferentzia 862,4 milioi eurokoa da, hau da, % 21,1a.
- Zuzeneko zergapetzea: 2021eko lehen zazpi hilabeteetan, zuzeneko zergen bidez 2.556,2 milioi euro bildu dira guztira, % 19,8 gehiago 2020ko aldi berdinarekin alderatuta. PFEZ-a % 21,5 hazi da orokorrean, eta Sozietateen Gaineko Zergaren bitartez bildutakoa kopurua, berriz, % 5,3-a igo da.
- Zeharkako zergapetzea: uztailera arte, zeharkako zergen bitarteko diru-sarrerak 2.035,8 milioi eurokoak izan dira; beraz, % 20,9-a egin du gora 2020ko ekitaldiarekin konparatuta. Nabarmentzekoa da BEZagatiko diru-sarreren igoera, % 27,6 hazi baita, 1.388,3 milioi eurora iritsiz.
Gipuzkoa
Azkenik, Gipuzkoako Foru Ogasunak jakinarazi duen moduan, aurtengo uztailerarte 2.467 milioi euro bildu ditu diru-sarrera fiskalen bitartez. Aurreko urtearekin alderatuta % 34,7 hazkundea suposatzen du, eta igoera handiena izan duen lurralde historikoa da.
- Zuzeneko zergapetzea: zuzeneko zergen bilketa gehien handitu dena da, zehazki % 47,9-a. Nabarmentzekoa da PFEZren bilakaera positiboa, aurreko ekitaldian baino 277 milioi gehiago bildu baitira ( % 40). Sozietateen Gaineko Zergari dagokionez, sarrerak 17 milioi igo dira.
- Zeharkako zergak: zuzeneko zergen bidezko diru-sarrerak %22,8 hazi ziren. BEZari dagokionez, bilketa %27,3 igo da, hau da, 148 milioi euro gehiago bildu dira.
Amaitzeko, beste behin gogorarazi behar da konparazio hau egiteko, Covid-19aren pandemiak 2020ko jarduera ekonomikoan izan zuen eragina kontuan izan behar dela, bai eta foru-ogasunek arazo horri aurre egiteko hartu zituzten neurriak ere; esate baterako, PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren kanpainak atzeratzea (2020an abuztuan kontabilizatu ziren, eta 2021ean, berriz, uztailean).
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 83
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 200
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 118
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234