
- Egunekoa
- 2024/12/09
Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasun diputatuak, hurrengo zerga-erreformari buruz hitz egin du Berria egunkarian eskainitako elkarrizketan. Erreformaren ildo nagusiak duela hilabete aurkeztu ziren, eta bertan, erreformaren eduki sozial nabarmenaz eta Bizkaiko Ogasunaren etorkizuneko helburuez aritu da.
Berrojalbizek hasieratik erreformaren izaera berrikuslea, eta egungo sistema fiskalaren sendotasuna azpimarratu du: ”Ez dugu erreforma bat behar. Gizarte-beharrak aztertu behar ditugu, hala nola etxebizitza, pentsioak, trantsizio berdea… eta horiei erantzunak eman fiskalitatearen bidez”. Aitortu duenez, berrikuspenak patronaletatik eta sindikatuetatik kritika batzuk jaso ditu, baina adierazi du ez dagoela kolektibo zehatz bati mesede egiteko bideratuta; helburu orokorragoak ditu, gizarte osoari onura ekarriko diotenak. Foru Ogasunaren kalkuluen arabera, erreformak 450.000 zergaduni egingo die mesede.
Hala ere, diputatuak argitu du bere asmoak hortik harago doazela. Etorkizuneko erronken artean, talentua erakartzea, enpresak kapitalizatzea eta Bizkaian finkatzea nabarmendu ditu. Berak dioenez, helburu horiek eskualde osoari mesede egiten diote, lehiakortasun enpresariala eta kalitatezko enplegua bultzatuz.
Politika arloan, Berrojalbiz-ek ziurtatu du ez duela harmonizazio arazoak aurreikusten, nahiz eta erreforma oraindik ez den onartu lurralde historikoean. Azaldu duenez, Bizkaiak EAJ eta PSEren babesa du, eta horrek erreforma inolako zailtasunik gabe onartzea bermatzen du. Beste lurraldeei dagokienez, zaila izango litzateke oposizioarentzat azaltzea Araban edo Gipuzkoan Bizkaiko baldintza fiskalak ez aplikatzea.
Diru-bilketari dagokionez, aitortu du hasieran pizgarri proposatuek murrizketa ekar dezaketela. Hala ere, nabarmendu du neurri horiek eragin ekonomiko orokorrak dituztela eta beren ezarpena lehen urratsa besterik ez dela. Epe ertain eta luzera, etxebizitzaren arazoa konpontzeak eta lehiakortasun enpresariala handitzeak berriro bultzatuko dute diru-bilketa.
Erreformak BAGEak (Borondatezko Aurreikuspen Gizarte Erakundeak) sustatzea ere aurreikusten du, baina Berrojalbiz-ek argitu du horrek ez duela esan nahi pentsioen sistema arriskuan dagoenik. «Guk pentsio sistema publikoaren aldeko apustu irmoa egiten dugu, baina BGAEak ere hor daude, ez indibidualak, enplegukoak baizik.«, adierazi du. Ildo horretan, Bizkaiko Ogasunaren asmoa BAGE mota hau bizkaitarren ohiko pentsioen osagarri gisa orokortzea dela nabarmendu du.
Azkenik, iruzur fiskalari dagokionez, Berrojalbiz-ek azpimarratu du foru ogasunaren borondatea hori ezabatzea dela. Adierazi duenez, askotan, ez da baliabide faltaren kontua, baizik eta espedienteetan aurkitzen diren elementuena. Txosnen eta Batuz sistemaren ezarpenaren kasuan, Ogasunarekin koordinazioa eskatu du. Zehaztu du txosnek zerga gehiago ordaintzea ez dela helburua, baizik eta hornitzaile sareetan dagoen iruzur fiskalarekin amaitzeko haiekin lankidetzan aritzea. Era berean, Bizkaiko Ogasunaren konpromisoa kultura lokalarekin nabarmendu du, txosna txikiei kalte egiten bazaie, salbuespenak aztertzeko aukera irekiz.
Iturria: Berria Egunkaria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 91
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 225
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 135
-
Internazionala 69
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234