
- Egunekoa
- 2024/09/16
Noël d ‘Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak irailaren 6an egin zuen lehen bilera Confebaskekin. Hor Tamara Yagüe presidentearen eta Asis Canales presidenteorde eta batzorde fiskaleko presidentearen eskutik ezagutu ahal izan zuen Euskal Enpresarien Konfederazioak datozen lau urteetarako aurreikusten dituen erronkak eta jarduera-ildoak.
Eusko Jaurlaritzako arduradunekin landutako gaietako bat fiskalitatea izan zen.
Ez da ahaztu behar, Euskadik zerga-bilketarako eta legegintzarako ahalmena duela hiru foru-aldundien bidez, Finantzen Euskal Kontseiluak koordinatuta. 2014an PFEZa eta 2018an Sozietateen gaineko Zerga erreformatu ondoren, apiriletik aurrera planteatu da Autonomia Erkidegoaren ongizatea finantzatzea ahalbidetuko duen etorkizuneko erreforma fiskala zein izan beharko litzatekeen aztertzea.
Uztailaren erdialdean euskal patronalak jarrera mesfidatia izan zuen egiteke dagoen erreforma fiskalaren inguruan. Zehazki, berriz ere, argitaratu zuen proposamen fiskal berri bat hurrengo planteamenduagaz: Sozietateen gaineko Zergaren gutxieneko tributazioa % 17tik % 15era jaistea, Ondarearen gaineko Zerga ezabatzea eta kenkari berriak sortzea. Baina Gobernuak ez zuen harrera ona egin.
Bileran, bi aldeak bat etorri ziren Batzar Nagusiek onartu ondoren hartzen diren neurriek EAEko hazkunde ekonomikoa indartu beharko dutela esatean, lehiakortasuna bezalako printzipioak bultzatuz, baina erakundeen politika publikoen garapena alde batera utzi gabe.
Aipatutako beste puntu bat euskal enpresen errotzea bermatuko duen eta inbertsio berriak erakarriko dituen finantza- eta inbertsio-ekosistema bat izatearen garrantzian zentratu zen. Horrela, CONFEBASKek BasqueFIK Euskadiko finantza- eta inbertsio-klusterrari emandako laguntza irmoa azpimarratu zuen. Kluster hori joan den otsailean jarri zen abian, euskal ekonomiaren finantza- eta inbertsio-ekosistema eraldatzeko helburuarekin, enpresa- eta industria-sarearen lehiakortasun iraunkorrari laguntzeko eta ongizatea eta lurralde-garapena areagotuko dituen ekonomia sozialagoa eta iraunkorragoa sortzeko. Finantza-kluster horrek 100 erakunde baino gehiago ditu atxikita.
Ogasun eta Finantzetako sailburuak lankidetza publiko-pribatua bultzatzearen alde egin zuen, eta CONFEBASKi Jaurlaritzaren laguntza eskaini zion enpresa-kultura sustatzeko, enpresak euskal gizarte-ongizatean eta aurrerapen kolektiboan duen garrantzia azpimarratuz.
Iturria: Irekia
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 81
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 189
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 114
-
Internazionala 60
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234