
- Egunekoa
- 2025/01/27
Patxi Meabe, Pako Etxebeste, Arturo Garcia eta Joxemari Muñoak, Etikerreko partaideak, nolako ogasuna behar dugun inguruan hausnartu dute eta proposamenak egin dituzte Berrian publikatutako iritzi artikuluan.
“Nolako ogasuna behar dugu?”
«Nazka-nazka eginda nago horrenbeste zerga ordaindu beharraz, eta okerrena da aberatsak libratu egiten direla!». «Ez izan tentela eta egin nik bezala: ahalik eta gutxien ordaindu Ogasunari!». «Gutxienez, emaitza onak ikusiko balira behar ditugun zerbitzuetan…». Horrelako edo antzeko adierazpenak esan izan ditugu edo entzuten dira askotan gure inguruan.
Eta Foru Ogasunetik esaten digute: «Gure zerga-sistema tresna egokia da aberastasuna sortzeko eta, aldi berean, beharrezkoa zaigun finantza-nahikotasuna ematen digu Gipuzkoako politika publikoak sostengatu eta indartzeko».
Ugari dira, halaber, erreforma fiskala beharrezkoa ikusten duten iritziak. Baina ez datoz guztiak bat erreformaren norabidearekin: batzuk zuzeneko zergak jaistearen alde daude, hala, norberak deritzona egin dezan bere diruarekin. Hori bai, aldi berean, zerbitzu publikoak kalitate handikoak eta, haien beharra denean, erabiltzen errazak izatea ere eskatzen dute, esate baterako, COVID-19aren pandemiaren kasuan edo Mediterraneo aldeko hainbat tokitan jasandako euriteen ondorio suntsitzaileen aurrean. Baina, komenigarria ote da hori? Zer-nolako gizarte-eredua dugu buruan?
Artikulu oso eskuragarri dago hemen.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 86
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 209
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 123
-
Internazionala 65
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234