Centro Ituna

Ekonomia Ituna

Zer da Ekonomia Ituna?

Ekonomia Ituna: zerga eta finantza autogobernua

Zerga koordinazioari, harmonizazioari eta lankidetzari buruzko printzipio orokorrak eta arauak errespetatuz, lurralde historiko bakoitzeko erakunde eskudunen zerga-arloko araugintza eta kudeaketa gaitasun osoa aitortzen da. Euskal ogasunek zerga-ziklo osoa kontrolatzen duten ogasun integral gisa funtzionatzen dute, Europan zerga- eta finantza-botere handiena duten erakunde azpiestatalen artean kokatuz.

Garrantzitsua da adieraztea botere fiskalaren titularra ez dela erakunde autonomikoa – Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra –, baizik eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako erakunde eskudunak – foru-aldundiak eta batzar nagusiak –. Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoa erakunde juridiko berriak dira, XX. mendean sortuak. Gerra Zibilaren erdian egondako tartea izan ezik -1936ko urriaren eta 1937ko ekainaren artean- 1979ko Autonomia Estatutua onartu zen arte, ez zen egon hiruzpalau euskal probintziak -Nafarroa barne- hartzen zituen erakunde juridiko komunik.

Hori dela eta, “eskubide historikoetatik” eratorritako subiranotasun fiskala lurralde historikoetako erakunde eskudun “tradizionalei” dagokie, eta ez erakunde autonomiko “sortu berriari”, horren oinarri juridikoa gehienbat Autonomien Estatua sorrarazi zuen ordenamendu konstituzional orokorrean sustraitzen baita. Botere fiskala ez da inoiz erakunde autonomikoetan bizi izan, lurralde historikoetako erakunde eskudunetan baizik; bai 1876ra arteko foru-aldian, bai 1878tik aurrera hasitako Ekonomia Itunean. Horrela, EAEn ez dago zerga-araubide bakar bat, ezta Ogasun autonomo bakar bat ere, hiru baizik; lurralde historiko bakoitzeko bat.

Foto de la comisión Vascongada que se encargó de la negociación por la Renovación del Concierto Económico en 1925
Foto de la comisión Vascongada que se encargó de la negociación por la Renovación del Concierto Económico en 1906

Kupoa

Foru-aldundiek beren lurraldean kudeatzen eta biltzen dituzte zuzeneko nahiz zeharkako ia zerga guztiak – inportazio-eskubideak eta zerga berezietako eta BEZeko inportazio-kargak izan ezik –. Besteak beste, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ), Sozietateen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kudeatzen eta biltzen dituzte.

Kontrapuntu gisa, bildutako baliabideen zati bat Estatuaren kutxetara transferitzen dute aldundiek. Estatuaren eta EAEren arteko finantza-harremanak egituratzen dituen tresna nagusia den urteko transferentzia horri kupoa deitzen zaio. EAEri transferitu ez zaizkion eskumenengatik euskal erakundeek Estatuko diru-kutxetan urtero egiten duten ekarpena da kupoa. Autonomia Estatutuak eskumen zabalak ematen dizkio EAEri, baina Estatuak eskumen-eremu garrantzitsuak gordetzen jarraitzen du; horietako batzuk esklusiboki. Adibidez, Defentsa, Kanpo, Errege Etxea edo Estatuaren zor publikoa. Euskal zerga administrazioek ia zerga sarrera guztiak euskal lurraldean biltzen dituztenez, Estatuari kopuru bat ordaindu behar zaio transferitu gabeko eskumen horiek finantzatzeko, EAEren onurarako ere izan baitaitezkenak.

Beraz, kupoa ez da Estatuak lurralde historikoen diru-bilketan duen partaidetza, baizik eta egiten dituen eskumen eta zerbitzuengatik administrazio zentralari egiten zaion ordainketa. Kupoa Estatuaren finantzaketaren egoera “defizitarioa” orekatzen duen mekanismoa da, EAErekiko. Hori nabarmendu beharreko ezaugarria da “euskal sistema federalean”, non Estatu zentralak euskal erakundeei funtsak transferitu beharrean, erakunde horiek finantzatzen baitituzte Estatuaren diru-kutxak. Horrela, munduko beste eredu federal edo deszentralizatu batzuekin alderatuta, euskal ereduan botere zentralaren transferentziekiko mendekotasun fiskal eta finantzariotik eratorritako arrisku politiko eta finantzarioak minimizatzen dira.

Firma del Concierto Económico de 1981 en el Congreso de los Diputados
Acto de conmemoración del 140 aniversario del Concierto Económico en el teatro Arriaga de Bilbao, con la presencia del lehendakari del Gobierno Vasco, Iñigo Urkullu, y los diputados generales de Bizkaia, Gipuzkoa y Álava-Araba

Ekonomia Itunaren Historia

Ekonomia Itunaren hastapenak

1876an, azken Karlistaldiaren ondoren, Foruak deuseztatu egin ziren, baina ez osorik. 1876ko uztailaren 21eko Legean, Antonio Cánovas del Castillok, Gobernuko presidenteak, probintziek Ogasunari dirua ordaintzeko eta kintei gizonak emateko zuten betebeharra zehaztu zuen. Hurrengo urtean, Diputazioek ezarritako betebehar horiek betetzeari uko egin ziotenez, Canovasek Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak ezartzea erabaki zuen, eta horrek, hasiera batean, herrialdeko gainerako aldundiekin parekatzen zituen. Hala ere, probintziek zergak ordaintzeko betebeharra gauzatzeak arazoak sortu zituen, horretarako behar den egitura administratibo eta estatistikorik eza zela eta.

Behin-behineko irtenbidea probintzietako diputazioekin akordio batera iristea izan zen. Diputazio horiek elementu transigentez osatuta zeuden, eta uztailaren 21eko Legeari laguntzeko prest zeuden partzialki. Akordio horren bidez, Ogasun Ministerioak bere kabuz bildu zezakeena ordaintzeko ardura izango zuten. Horrek aldundiei ardura ematen zien unean uneko zerga nagusien bilketaz, akordioan sartutakoez, alegia. Hasiera batean, akordio horren indarraldia zortzi urtekoa izango zela erabaki zen.

Akordio hori Ekonomia Ituna izenez ezagutzen duguna da. Hala jaso zen akordio hori onartu zuen 1878ko otsailaren 28ko Dekretuaren hitzaurrean, probintziak nazioaren «Ekonomi itunean» sartzeko beharra aipatzen baitzuen.

Indarrean dagoen legeria

Ekonomia Itunaren Kronologia

1824an Luis Lopez Ballesteros, Espainiako Ogasun ministroak, 3 millioi errealeko “dohaintza” eskatu zien Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari, 3-4 urteetan ordaintzeko. Foru lurraldeek 7 milioi errealeko kupoa eskaini zuten, 7 epetan ordaintzeko.

1845 an Mon-Santillanen zerga-erreformak, Espainiako ogasun liberalaren oinarriak ezarri zituen. Deskontuak aplikatuta, urteko 2 milioi erreal eskatu zitzaizkien Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari.

45 urte geroago, 1850an, Kupoa Kultu eta kleroaren zenbatekoarekin konpentsatu zen, udalerrien kargura. Azken Karlistadaren ostean, Ekonomia Ituna ezarri zen 3 Lurralde Historikoetan 1878an non, Araban izan ezik 1937rarte iraun zuen Francisco Franco jeneral matxinoak Ekonomia Ituna indargabetu baitzuen Bizkaian eta Gipuzkoan dekretu bidez.

Diktaduraren ostean, 1978an Espainiako konstituzioa ezarri zen, Foru-lurraldeen eskubide historikoak aitortzen eta babesten dituena. Urte bat geroago Gernikako Estatutua ezarri zen, zein Estatuaren eta Euskadiren arteko zerga-arloko harremanak Ekonomia Itunaren bitartez arauzten direla ezartzen du 41. artikuluan.

1981ean Ekonomia Itunaren Legea etorriko da, beraz, Bizkaian eta Gipuzkoan berrezarri zan eta sistemaren oinarriak eguneratu ziran. Lege hori indarrean iraungo du 2002rarte, urte honetan Ekonomia Itunaren Lege berria ailegatuko da Itunpeko sistemari izaera mugagabea emonez. Azkenik, 2008an Europar Batasuneko Juztizia Auzitegiak Ekonomia Itunaren sistema bermatu eta babestu zuen Europar Batasunaren ordenamendu juridikoan 2008ko irailaren 11ko epaiaren bidez.

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegia

Nor gara

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako ItunaAgiritegia 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek ere Zentroaren helburuak garatzeko hitzarmenak sinatu dituzte. Gainera, Ituna Agiritegiak UPV/EHUko Historia Garaikidea, Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa, Zuzenbide Publikoa eta Gizarte Zientzien Didaktika sailekin lankidetzan dihardu. Gaur egun, bi egoitza ditu jendearentzat zabalik, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa) eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko).

Bere sorreratik Agiritegiak Dokumentazio zerbitzua du, Ekonomia Ituna eta Hitzarmena, Foru Ogasun, euskal zerga sistema eta, oro har, federalismo fiskala edo deszentralizazio fiskala eta finantzarioari buruzko informazioa bildu, arrazionalizatu, aztertu eta zabaltzeko. Hamar urtez baino gehiago, etenik gabe, Ituna Agiritegiak era guztietako informazio iturriak bildu eta ordenatu ditu, adibidez, prentsa, produkzio zientifikoa edo ikus-entzunezko baliabideak; ikerlari, komunikabide akademiko, instituzio, profesional eta publiko orokorrari datu base zabala eskaini ahal izateko. Banku honek plataforma ezin hobea da “big data” aztertzeko, dagoeneko finkatuta dauden ikasketa arloetan sakontzeko eta ikerketa bide berriak aztertzeko eremu emankorra irekiz.

Ekonomia Itunari buruzko dokumentuak

Liburutegi digitala

Kontsultarako eskuragarri dauden artikulu, liburu eta beste argitalpenak.

Harpidetu zaitez!

Ituna Newsletter

Zure emaila sartzean, webgune honen Pribatutasun Politika onartzen duzu.

Ituna Agiritegia Sare Sozialetan

Ez galdu ezer! Jarraitu gure sare sozialak gure argitalpen eta eguneratze guztien berri izateko.