José María Iruarrizagak, Bizkaiko Ogasun eta Finantzen Foru Diputatua, eta Jon Barrutiak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Dekanoa (Sarriko, Elkano Vitoria-Gasteiz eta Donostia – San Sebastián), ofizialki inauguratu dute otsailak 24ko goizean Sarrikoko ItunaGunea, Ituna Zentroaren egoitza berria. Ekitaldia honek Ekonomia Itunean eta foru-fiskalitatean espezializatutako 25 aditu baino gehiago bildu ditu, unibertsitate irakasle, ikertzaile akademiko eta funtzionarioak batez ere.

Ituna Zentroa – Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia- 2007an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EHUren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez, Ekonomia Itunari eta foru-federalismo fiskalaren sistemari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko, eta Leioako campusean du egoitza. Sarrikon inauguratutako egoitza berriarekin, Ituna Zentroak azken urteetan garatu dituen lan-ildoak indartuko ditu, eta jarduera-eremu berriak integratu ahal izango ditu.

Izan ere, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egoteak autogobernu fiskalari buruzko ikerketa akademikoaren diziplina aniztasuna zabaltzea ahalbidetuko du. Fakultateko sailekin eta irakasleekin harreman berriak sortuz, ikasleen artean Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Doktoregoko tesiak egitea sustatu eta dinamizatu nahi da. Era beran, Ituna Zentroak bere ikerketa-ildoetan interesa izan dezaketen nazioarteko ikertzaileentzako plataforma izan nahi du.

Jon Barrutiak, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoak, ongietorria eman dio Ituna Zentroari bere etxe berria izango den egoitzara, eta agerian utzi du “fakultate honek duen konpromisoa Ekonomikoa Itunaren diziplina anitzeko ikerketa zabaltzeko eta indartzeko”.

Sarrikoko ItunaGunea Ituna Zentroko ikertzaileek Ekonomian Itunean eta foru fiskalitatearen gaineko espezializatutako mintegiak emateko lekua izango da ere. Mintegi hauen helburua foru sistema fiskalaren historia, garapena eta funtzionamendua publiko desberdinei hurbiltzea da: ikasleei, kazetariei eta ordezkari publikoei. Era berean, egoitza berak azken 20 urteetan Ekonomia Itunak izan duen instituzionalizazio akademikoari buruzko erakusketa du ere.

Inaugurazio ekitaldian zehar, Joseba Agirreazkuenagak eta Mikel Erkorekak, Ituna Zentroko zuzendaria eta ikertzailea hurrenez hurren, zentroaren 15 urteko historiaren errepaso historikoa egin dute, eta zehatz-mehatz azaldu dituzte Ituna Zentroak abian dituen proiektu berriak, hala nola ForaLab edo Ituna Sariaren deialdia.

Foralab – Foru Ogasunen Laborategia – Sarrikoko ItunaGunean izango du bere egoitza. Ituna Zentroaren ekimen berritzailea honek foru-kontu publikoekin lotutako estatistika eta datu guztiak bilduko ditu, ikerketa kuantitatiborako sarbidea errazteko. Bestalde, Ituna Saria 2021ean babestu ziren Master Amaierako Lan (MAL) eta Gradu Amaierako Lan (GAL) onenak saritzeko deialdia da, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaiekin zerikusia dutenak, martxoaren 11 baino lehen aurkeztu behar direnak.

José María Iruarrizagak, Bizkaiko Ogasun eta Finantzetako foru diputatu eta Ad Condordiameko presidenteak, amaiera eman dio ekitaldiari, eta nabarmendu izan du “unibertsitatearen eta erakunde publikoen arteko lankidetzak duen garrantzia Ekonomia Itunaren buruzko ezagutza sustatzeko eta zabaltzeko”.

Azken batean, Sarrikoko ItunaGunearen helburua Ekonomia Itunari, Foru Ogasunei eta federalismo fiskalari buruzko ikerketa akademikorako eta ezagutzaren transferentziarako estatuko eta nazioarteko erreferentzia-puntu nagusia izatea da.

Kategoria guztiak