Ekonomia Ituna Espainiako Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen tresna juridikoa da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako (Nafarroako probintzia bakarreko erkidegoaz gain) euskal probintziak erregimen orkorretik kanpo daude (gainerako erkidegoei berdin aplikatzen zaien finantzaketa-sistema), eta foru-araubide esaten zaiona osatzen dute; horrek finantzaketa-araubide berezi eta pribatiboa ematen die, eahalmen fiskal eta finantzario handiarekin.

Jatorri historikoa

Ekonomia Ituna XIX. mendearen amaieran sortu zen. Ordura arte, euskal probintziek autogobernu zabala izan zuten foruen sistemaren pean, autonomia politiko-instituzionala, judiziala, administratiboa eta fiskala barne. Zaharberritzearen erregimena etorrerarekin, Antonio Cánovas del Castillo presidenteak Estatu uniforme eta bateratua ezarri zuen, eta foruak indargabetu egin ziren. Hala ere, Ogasun Zentralak euskal probintzietan zergak biltzeko duen ezintasunaren aurrean, itunaren irtenbidea bialtu zen.

Historia Concierto Económico
Historia Concierto Económico

Sistema berri horren pean, euskal ogasunak arduratuko lirateke zergak biltzeaz, eta, ondoren, Estatuko Ogasunari  bere kabuz bil zezakeen besteko kopurua ordaindu beharko zuten. Hasiera batean, behin behineko sistema izango zen, baina gaur egunera arte berritu izan da. Bakarrik eten izan zen  frankismoan zehar Bizkaian eta Gipuzkon, “probintzia traidoreak” izan zirelakoan gerra zibilean ordena errepublikanoari leialak izateagatik.

Demokrazia iritsi zenean 1978ko Konstituzioa onartu egin zen. Bere Lehen Xedapen Gehigarriak foru-lurraldeen eskubide historikoak errespetatuko zirela adierazterakoan, Ekonomia Itunaren babesa suposatu zuen. Ondoren, Gernikako Estatutuak (1979) eta Ekonomia Itunaren Legeak (1981) euskarri juridikoa eta garapen materiala eman zioten Itunaren araubideari. Gaur egun indarrean dagoen legea 2017ko berriztapena da.

Ekonomia Itunak Europako auzitegien oniritzia jaso izan du ere. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2008ko irailaren 11ko epaian Ekonomia Ituna aldebakarreko arrisku-sistematzat hartzen baitu, eta ez estatu-laguntzaren ezkutuko eredutzat; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoa da zergak arautu eta biltzeaz eta horrekin bere zerbitzuak eta Kupoa ordaintzeaz arduratzen dena, eta ez dago tresnarik diru-bilketa txikiagoak ekar lezakeen defizit fiskal hipotetikoa Estatuaren transferentziek konpentsatzeko. Era berean, 2010ean onartu zen Gorte Nagusietan euskal Ekonomia Itunaren «blindajeari» buruzko legea, eta, beraz, euskal zerga-arauen aurkako errekurtsoak Konstituzio Auzitegian bakarrik jarri ahal izango dira, eta ez auzitegi arruntetan, ordura arte bezala. Lege hori Konstituzio Auzitegiak berak babestu zuen 2016an, aurkeztutako konstituziokontrakotasun-errekurtsoen aurrean.

Funtzionamendua

Ekonomia Itunaren arabera, foru-aldundiek eta foru ogasunek zuzeneko zerga nagusiak arautzeko ahalmena dute (PFEZ, Ondarea, Sozietateak, Dohaintzak eta Oinordetzak), eta zerga horien zerga-tasak, murrizketak, kenkariak eta gainerako funtsezko elementuak ezarri ahal izango dituzte, bai eta horiek bildu ere; zeharkako zergen kasuan (BEZa eta Zerga Bereziak), berriz, araugintza-ahalmena mugatua da, baina horiek biltzeaz arduratzen dira.

Hala ere, Ekonomia Itunak ere baditu bere mugak eta betebeharrak. Lehenik eta behin, Espainiako Erkidegoen arteko elkartasuna errespetatu behar du, eta konpentsazio-funtsari lagundu. Gainera, lurralde historikoek konpromisoa hartzen dute Estatuaren gainerakoan dagoen presio fiskal global efektiboari eusteko, eta Estatuarekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko zergen eta finantzen arloan. Azkenik, Espainiak sinatutako nazioarteko tratatuak bete behar dira.

Kupoa

Baina, batez ere, Ekonomia Itunak kupoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du, Estatuaren karga orokorrei eusteko urtero egin behar duen ekarpena. EAEri bere gain hartu ez dituen eskumenetan (armada, koroa, Estatuaren zor publikoa, kanpo-harremanak …) gastuaren estatalaren % 6,24 ordaintzea dagokio. Egozte-indizea (%6,24) euskal ekonomiak 1981ean Espainia osoarekiko zuen pisu erlatiboaren arabera kalkulatu zen. Beraz, kupoa ez da Estatuak lurralde historikoen bilketan duen partaidetza, baizik eta administrazio zentralari egiten dizkion eskumenengatik eta zerbitzuengatik egiten dion ordainketa. Ezaugarri hori azpimarratu behar da “Euskal sistema fiskal federalean”; izan ere, sistema horretan, estatu zentralak transferitu beharrean, euskal erakundeei funtsak transferitzen dizkie, eta erakunde horiek finantzatzen dituzte Estatuaren diru-kutxak. Kupoa bost urtean behin berritzen da.

Estatuarekin koordinatzeko erakundeak

Ekonomia Itunaren Legeak hiru erakunde eratzea aurreikusten du euskal administrazioen eta Estatuaren arteko harremanen fluxua gauzatzeko; izan ere, erregimenaren aldebiko izaera eta itun-izaera direla eta, akordioak adostasunez hartu behar dira.

  • Ekonomia-Itunaren Batzorde Mistoa: Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen arteko harreman-organo gorena da. Batzorde Mistoak hamabi kide ditu: sei administrazio zentraletik, eta beste hainbat euskal aldetik. Besteak beste, kupoa zehazteko eta ituna berritzeko metodologia adosteaz arduratzen da.
  • Arbitraje Batzordea: Estatuko Zerga Administrazioaren eta foru-aldundien artean sortzen diren eskumen-gatazkak eztabaidatu eta ebazteko organoa da. Hiru kidek osatzen dute, eta horien izendapena Ekonomia-Itunaren Batzorde Mistoak erabaki behar du.
  • Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea: Organo teknikoena da eta izaera politiko handiagoa du. Bere helburua lankidetza baliatzea da, eta administrazio zentralaren eta euskal administrazioen arteko lankidetza-printzipioa, Itunean aurreikusitakoa, betetzen dela bermatzea.

Renovación Concierto Económico 2017

EAEko administrazioen arteko barne-harremanak

Estatuarekiko finantza-harremanez gain, Ekonomia Itunaren foru-araubide fiskalaren berezitasunen eta EAEko antolamendu ia konfederalakren ondorioz, euskal administrazioen arteko barne-lankidetzarako organoak aurreikusita daude ere; izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundiek biltzen dituzte zergak, baina Eusko Jaurlaritza da aurrekontuaren eta eskumenen zatirik handiena gauzatzen duena.

Horretarako sortu zen Herri Dirubideen Euskal Kontseilua, lurralde historikoen finantza-jarduera eta  EAEren Ogasuna  koordinatzen duen erakunde-arteko organoa. Bere eginkizun nagusia erakundeen artean funtsak banatzeko modua zehaztea eta ezartzea da. Kontseilua 9 kidek osatzen dute: 3 Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak, 3 Foru Aldundiek izendatutakoak (bana bakoitzak), 3 udalen ordezkariak (lurralde historiko bakoitzetik bana).

Ekarpenen Legearen arabera, Kontseiluak adostasunez zehaztu behar ditu ekarpen bertikalaren eta horizontalaren indizeak:

  • Ekarpen bertikala: foru-ogasunek biltzen duten diru kopurutik, Eusko Jaurlaritzari transferitzen zaion zatia da. Esan bezala, Eusko Jaurlaritzak ez du baliabide propiorik, baina berak gauzatzen ditu Euskadik bereganatutako eskumen gehienak. Gaur egun, % 70,04koa da (laster % 70,81era igoko da), eta foru aldundiek eta udalek gainerako % 29,16a mantentzen dute.
  • Ekarpen horizontala: ekarpen horizontala, berriz, lurralde historiko bakoitzari Eusko Jaurlaritzari dagokion konputu proportzionala da. Hau da, Eusko Jaurlaritzak jasotzen duen %70,04tik zenbat dagokion lurralde historiko bakoitzari. Gaur egun, honela banatzen da: Bizkaiak %50,29, Gipuzkoak %33,49 eta Arabak %16,22.

Barneko finantza-harremanetarako, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa dago, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua baino izaera tekniko handiagoarekin, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Finantza Kontseiluak ere (toki-erakundeen finantzaketa-esparruan, probintzia-mailan arautzen da, eta foru-aldundiei dagokie toki-ogasunen finantza-tutoretza).

Laburbilduz, Ekonomia Itunaren araubidea federalismo fiskalaren eredu bakarra da munduan. Ez bakarrik bere izaera asimetrikogatik  edo lurralde historiko bakoitzeko ogasunek duten autonomia fiskal handiagatik, baizik eta sistema honetan estatu-azpiko erakundeak direlako estau zentralari baliabide finantzarioak transferitzen dituztenak (Euskadiren onurarako dituen eskumenak ordaintzeko), eta ez alderantziz. Hau da, behetik gora egindako diru ekarpena da (bottom-up).

Ad Concordiam Ekonomia Ituna Sustatzeko eta Zabaltzeko Elkarteak, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak, Kontzertu Ekonomikoari eta Kupoari buruzko bideo hauek publikatu zituen, orain arte azaldutako informazioa laburbiltzen dutenak.

Kategoria guztiak