Irailaren 17an, Joseba Agirreazkuenagak, EHUko Historia Garaikideko katedradunak, «Eusko Foru Gobernuaren sorrera 1800, ezeztatzea 1877 eta Sabino Aranaren egitasmoa 1898an» hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan.

Duela 150 urte, 1876ko uztailaren 21eko Legea onartu zen. Lege honek Batzar Nagusiak, “Foru Konstituzioa” eta Eusko Jaurlaritza indargabetzea ekarri zuen. Urteurren horren kariaz, Joseba Agirreazkuenagak 1876ko foru-abolizioaren kausak eta ondorioak aztertuko ditu. Hitzaldian, gertaera horrek euskal lurraldeen antolaketa politiko eta instituzionalean eragin zituen aldaketak arakatuko ditu, baita foruen ondarea eta ondorengo aldarrikapena ere, izan zituen ondorio ekonomiko eta sozial garrantzitsuak ahaztu gabe. Halaber, 1898an Sabino Aranak Bizkaiko Diputazioan aurkeztutako egitasmoa izango du hizpide. Garai hartan Bizkaiko lurraldeko diputatua zen Aranak «Euskadi eta Nafarroako Eskualdeko Kontseilua» izenekoa eratzeko proiektua aurkeztu zuen .

Hitzaldia 19:00etik 21:30etara izango da Sabino Arana Fundazioan, eta sarrera librea izango da. Hitzaldia euskaraz emango da.

Informazio guztia Sabino Arana Fundazioaren webgunean aurki daiteke.

Kategoria guztiak