
- Hedakuntza
- 2022/01/07
UPVEHUko ikasleek Ekonomia Itunaren gainean duten ezagutza eta iritzi-maila ikertzeko helburuarekin, Ituna Zentroak inkesta kanpaina egin du urria eta abendua bitartean.
Guztira, 1.700 inkesta egin dira; hau da, matrikulatutako ikasleen ia %5ak parte hartu du landa-lanean. Lortutako inkesten kopuruak hasierako aurreikuspenak gainditu ditu, eta posiblea izan da UPV/EHUko 50 irakasleren lankidetzari esker.
Inkestak 27 galdera ditu guztira, eta hiru multzotan banatzen dira: aldagai soziodemografikoak; ekonomia itunaren eta kupoaren ezagutza; eta fiskalitateari buruzko iritzia. Ekonomia Ituna eta federalismo fiskala diziplina anitzeko gaiak direnez, UPV/EHUko 5 fakultate aukeratu dira, berarekiko izan dezaketen erlazio eta ikuspegi desberdinagatik: ekonomikoa, juridikoa, politikoa, historiko-komunikatiboa eta pedagogikoa.
- Sarrikoko, Elkanoko, Donostiako eta Gasteizko Ekonomia Fakultateak eta atalak.
- Donostiako eta Leioako Zuzenbideko Fakultateak eta atala.
- Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Zientzia Politiko, Soziologia eta Kazetaritza karrerak barne.
- Leioa, Donostia eta Gasteizko Magisteritza Fakultateak.
- Gasteizko Letren Fakultatea, Historiako karrera baino ez.
Gainera, 1. eta 4. mailako ikasleak bakarrik hartu dira kontuan. Horrela, aztertu ahal izango da unibertsitate-prestakuntzaren bidez ezagutza-maila nola aldatu den, edo fiskalitateari buruzko iritzia alda daitekeen.
Azterlan honek proiektu zabalago baten lehen urratsa izan nahi du, euskal herritarrek euskal autogobernuaren ezaugarri nagusietako bati buruz – Ekonomia Ituna- duten iritzia eta ezagutza jasotzeko.
Ikerketa, Itunako kide diren Mikel Erkoreka, Jon Garro eta Jonatan García ikerlariek eraman dute aurrera. Hurrengo bi hilabeteetan emaitzak plazaratzea aurreikusten da.
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 91
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 224
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 134
-
Internazionala 69
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234