Eduardo J. Alonso Oleak (Presidentea), Gemma Martínez Bárbarak (Idazkaria), Susana Serrano Gazteluurrutia (Batzordekidea) eta Pablo del Castillo Iranzo (Batzordekidea) osatutako IV. Ituna Sariaren epaimahaiak, Bilbon, 2025ko abenduaren 16an izandako bilkuran, honako hau ebatzi dute:

  • Master Amaierako Lan onenaren IV. Ituna Saria eman gabe uztea.
  • Silvia Martín Ruíz-ri Gradu Amaierako Lanik onenaren IV. Ituna Saria ematea, honako izenburua duen lanagatik: “La Financiación Singular en España: Estudio comparativo entre el Concierto Económico y la Financiación Singular”.

IV. Ituna Sariaren helburua Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloekin zerikusia duten eta 2024/2025 ikasturtean defendatu ziren Master Amaierako (MAL) eta Gradu Amaierako Lanik (GRAL) onenak saritzea da. Ituna Sariaren deialdian ezarritako irizpideak jarraituz, epaimahaiak lan hau saritu du, honen kalitatea, originaltasuna eta ezagutzaren, zientziaren eta gizartearen aurrerapena sustatzeko duten balioa kontuan hartuta.

IV. Ituna Sariaren ebazpena

Kategoria guztiak