Dohako izen-ematea HEMEN (aurrez aurre bertaratuz gero baino ez da beharrezkoa)

Streaming zuzenean: https://t.co/CAcqY2EUmz

 

Datorren martxoaren 14an «Kontzientzia Fiskala Euskadin: zerga-betearazpena indartzeko estrategiak» XI. Ituna jardunaldia egingo da, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak eta Ad Concordiamek antolatuta. Ekitaldia goizeko 9: 00etan izango da Bilboko Bizkaia Aretoko (UPV/EHU) Baroja Aretoan.

Borondatezko zerga-betearazpena indartzea eta iruzur fiskalaren aurka borrokatzea, administrazio publikoen jarduera-ardatz estrategikoak dira, ongizate-estatuari eusteko behar diren baliabideak biltzea eta zerga-sistema justu eta orekatua ezartzea ahalbidetzen baitute. Ituna XI. Jardunaldiaren helburuak zerga betearazpena baldintzatzen duten faktoreak aztertzea, eta Ekonomia Itunaren zerga-sistemak EAEko hiritarren zerga-jarreran ondorio soziologikoak eragiten dituen hausnartzea izango dira.

Hitzaldian zehar, lehenik eta behin, zerga-kontzientziaren eta zerga-moralaren alderdi teorikoak eta hura osatzen duten elementu objektibo eta subjektiboak azalduko dira. Ondoren, lau instituzio-mailetako (tokikoa, forala, autonomikoa eta estatukoa) ordezkari teknikoek zerga betearazpena indartzeko ezarritako estrategia berriak partekatuko dituzte eta hobetzeko aukerei buruz eztabaidatuko dute.

EGITARAUA: XI. Ituna Jardunaldia «Kontzientzia fiskala Euskadin: zerga-betearazpena indartzeko estrategiak».

9:00 Harrera.

9:10 Irekiera.

  • José María Iruarrizaga. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantzen Ahalduna. Ekonomi Ituna sustatzeko eta hedatzeko Ad Concordiam elkartearen Lehendakaria.
  • Joseba Agirreazkuenaga. Katedratikoa historia garaikidean (UPV/EHU) eta Ituna Agiritegiko Zuzendaria.

9:30 Kultura-homogeneizazioa eta zerga-kultura Euskadin. XIX-XXI. mendeak.

  • Eduardo Alonso. Irakasle historia garaikidean (UPV/EHU) eta Ituna Agiritegiko Zuzendariordea.

10:00 Zergen zilegitasun sozial eta mediatikoa.

  • María Goenaga. Soziologia Aplikatuko irakaslea (UCM)

10:50 Euskadi eta Espainiaren arteko zerga-moralaren mailaren azterketa konparatua

  • Jon Garro. Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia (UPV/EHU).

11:20 Atsedena

11:45 Mahai-ingurua: Zerga-betearazpena indartzeko politika publikoak

  • José Ramón Martínez. Zerga Koordinazio eta Lankidetza Zerbitzuko burua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saila.
  • Joseba Garmendia. Ikuskapena koordinatzeko zerbitzuko burua. Bizkaiko Foru Ogasuna.
  • Olga Barrio. Zerga Kudeaketako zuzendaria. Bilboko Udala.
  • Moderatzailea: Robert Ugalde. Finantza Ekonomia eta Kontabilitate irakaslea (UPV/EHU).

13:10 Kontzientzia fiskala sustatzea behavioural insights ikuspegiarekin: AEAT-ren esperientzia

  • Pablo Grande. Estatuko Ogasuneko ikuskatzailea. Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.

14:00 Itxiera

Dohako izen-ematea HEMEN (aurrez aurre bertaratuz gero baino ez da beharrezkoa)

Streaming zuzenean: https://t.co/CAcqY2EUmz

Kategoria guztiak