Centro Ituna

Argazkiak

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia

Ekonomia Itunaren historia eta gaurkotasuna iruditan

Kontsultatu zentroak maila guztietako ikasle eta irakasleen esku uzten dituen Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen historia eta gaurkotasunarekin lotutako irudien artxiboa.

Kupoaren eta Ekonomia Itunaren onarpena Diputatuen Kongresuan

Itun Ekonomikoaren 140. urteurrenaren oroipena

Itun Ekonomikoaren 140. urteurrenaren oroipenaren ekitaldia, Arriaga Antzokian ospatu zena 2018ko otsailaren 28an, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek antolatuta.

Irekia-ren kronika ikusi.

Ekonomia Ituna berreskuratzeko 1978ko manifestazioa

“Ekonomia Itunik gabe ez dago autonomiarik” lelopean EAJ-k deitutako manifestazioa (EIA, ESEU, ORT, PTE eta EEk atxikitu ziren), 1978ko ekainaren 10an, Bilbon, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomia Itunen berreskurapena aldarrikatzeko. Miren Alcedo eta José Rubík emandakoa argazkiak.

El Pais egunkariaren kronika ikusi.

Ekonomia Itunaren negoziatzaileak

2017ko aldaketa

2017ko udaberrian, Eusko Alderdi Jeltzalearekin adostu zen Legebiltzarrak Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestea, eta, horren ondorioz, hainbat erreforma egin ziren Ekonomia Itunan eta Kupoaren Lege berri bat onartu zen. Ekonomia Itunean aldaketak egin ziren, lege-aldaketetara egokitzeko; besteak beste, zerga-taldeei, elektrizitatearen gaineko zergari eta ez-egoiliarrek PFEZagatik zergak ordaintzeko duten aukerari buruzko manuen eguneratzea, eta delitu fiskalaren erregulazioaren egokitzapena, Zigor Kodean ezarritako araubide berriaren arabera. Zergen kudeaketan eta administrazioen arteko koordinazioan hobekuntzak egin ziren ere.

2014ko aldaketa

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 16an sinatu zuten Ekonomia Itunaren erreforma, eta, horren bidez, Espainiako Estatuak azken urteotan onartutako zazpi zerga berri bildu zuten foru-ogasunek. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak ofizialki berretsi zuen bi alderdien arteko akordioa.

2007ko aldaketa

José Gabriel Rubik emandako irudiak.

2002ko berriztapena

Maiatzaren 23ko 12/2002 Legean islatu zen akordioa. Lege horrek ere artikulu bakarra du, eta berritasun garrantzitsuak ekarri zituen aurreko testuekin alderatuta; aipagarriena Ituna mugagabe gisa ezartzea izan zen. Hala, akordioa mugagabea da, baina Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan ados jarrita aldatzeko mekanismoak ditu. Itunaren beraren beste berritasun egiturazkoago bat da 1981ean bi zati bazituen, zergak eta kupoa, orain hiru bereizten dituela: zergak, finantza-harremanak (ez kupoa bakarrik) eta Batzordeak eta Batzorde Arbitrala.

1981eko Ekonomia Ituna

Pedro Luis Uriartek eta José Ramón López Larrinagak emandako irudiak.

1925eko berriztapena

Berrikuntza hori Direktorio Militarreko bitarteko presidentearen 1925eko ekainaren 9ko Errege Dekretuarekin hasi zen. Errege-dekretu horretan Batzorde Mistoa (Estatua-Foru Aldundiak) izendatu zen Ekonomia Ituna idazteko. Negoziazio korapilatsuak hasi ziren, baina azkenean akordioa 1926ko abenduaren 24ko Errege Dekretuan gauzatu zen.

Erakundeak, orduan, erregelamendu-hedapen bat ezagutu zuen, itundutako figurei eragin ziena, alderdi teknikoak hobetzearekin eta indarrean dagoen zerga-sistemara egokitzearekin batera. Araudiak Ituna gauzatzeko mekanismoa finkatzen zuen eta Erabilgarritasunen Epaimahai Mistoa sortu zuen. Azken figura horrek, probintziakoa eta zentrala, ondasun higigarrien onurei buruzko zerga-oinarriak ezarriko lituzke, eta itundutako probintzien barruan zein kanpoan jarduten zuten enpresek zuzenean ordaindu behar zizkioten zergak Estatuari.

1906ko berriztapena

1906ko Ekonomia Itunaren berritzea negoziatzeaz arduratzen zen Euskal Batzordea. Zutik ezkerretik eskuinera: Eliodoro Ramírez Olano (Arabako Diputazio probintzialeko idazkaria), Joaquin Carrión (Gipuzkoako diputatu probintziala), Isidoro León (Bizkaiko diputatu probintziala), Pedro Chalbaud (Bizkaiko diputatu probintziala) eta Benito de Guinea (Arabako Batzorde Probintzialeko lehendakariordea). Ezkerretik eskuinera eserita: Francisco Gascue (Gipuzkoako Diputazio probintzialeko presidenteordea), Braulio Montejo (Arabako diputatu probintziala), Ramón María Lili (Gipuzkoako Diputazioko presidentea) eta Adolfo G. de Urquijo (Bizkaiko Diputazioko presidentea). María Jesús Ramírez de Olanok emandako irudia.

Azken irudian, 1906ko Kontzertu Ekonomikoaren berrikuntzan parte hartu zuten Bizkaiko ordezkariak. 1 zenbakiarekin: Adolfo G. de Urquijo (Bizkaiko Foru Aldundiko presidentea). 2rekin: Pedro Chalbaud (Bizkaiko diputatu probintziala). 3arekin: José Joaquín Ampuero. 4rekin: Isidoro León (Bizkaiko diputatu probintziala). Mikel Erkorekak emandako irudia.

1894ko berriztapena

1894ko Ekonomia Itunaren berritzea negoziatzeaz arduratzen zen Euskal Batzordea. Ekonomia Itunaren negoziatzaileei buruz orain arte aurkitu den argazkirik zaharrena da. Zutik ezkerretik eskuinera: Eliodoro Ramirez Olano (Arabako Diputazioko idazkaria), José F. Epalza (Bizkaiko probintzia-diputatua), Justino Iradier (Arabako probintzia-diputatua), José Machimbarrena (Gipuzkoako probintzia-diputatua), Leonardo Moyua (Gipuzkoako probintzia-diputatua), Fernando Olascoaga (Bizkaiko probintzia-diputatua) eta Bernardo Unda (Bizkaiko Diputazioko kontularia). Ezkerretik eskuinera eserita: Juan José Elorza (Gipuzkoako Aldundiko lehendakariordea), Cosme Palacio (Bizkaiko Aldundiko lehendakariordea), Juan Cano (Arabako Aldundiko presidentea), José María Arteche (Bizkaiko Aldundiko presidentea), Ramón María Lilí (Gipuzkoako Aldundiko presidentea) eta Benito de Guinea (Arabako Aldundiko batzordeburuordea). María Jesús Ramírez de Olanok emandako irudia.

Irudiaren jatorriari buruzko informazio gehiago.

Ekonomia Itunari buruzko dokumentuak

Liburutegi digitala

Kontsultarako eskuragarri dauden artikulu, liburu eta beste argitalpenak.

Harpidetu zaitez!

Ituna Newsletter

Zure emaila sartzean, webgune honen Pribatutasun Politika onartzen duzu.

Ituna Agiritegia Sare Sozialetan

Ez galdu ezer! Jarraitu gure sare sozialak gure argitalpen eta eguneratze guztien berri izateko.