Centro Ituna

Ituna Agiritegia

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia

Nor gara

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegia – Ituna Zentroa – 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz. Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean (Leioa) eta Ekonomia eta Enpresako Fakultatean (Sarriko) ditu bere ikerketa egoitzak.

Bere sorreratik Zentroak Dokumentazio zerbitzua du, Ekonomia Itun eta Hitzarmen Ekonomiko, Foru Ogasun, euskal zerga sistema eta, oro har, federalismo fiskala edo deszentralizazio fiskala eta finantzarioari buruzko informazioa bildu, arrazionalizatu, aztertu eta zabaltzeko. Hamar urtez baino gehiago, etenik gabe, Zentroak era guztietako informazio iturriak bildu eta ordenatu ditu, adibidez, prentsa, produkzio zientifikoa edo ikus-entzunezko baliabideak; ikerlari, komunikabide akademiko, instituzio, profesional eta publiko orokorrari datu base zabala eskaini ahal izateko. Banku honek plataforma ezin hobea da “big data” aztertzeko, dagoeneko finkatuta dauden ikasketa arloetan sakontzeko eta ikerketa bide berriak aztertzeko eremu emankorra irekiz.

Dokumentazio zerbitzuaz gain, Zentroa gure ikerketa lerroekin zerikusia duen ikertzaileentzako topagune eta erreferentzia gunea bilakatu da. Zentroak Gradu Amaierako edo Master Amaierako Lana egin nahi duten ikasleei, doktorego aurreko eta doktorego ondoko ikertzaileei, baita nazioko eta nazioarteko mota guztietako ikertzaileei baliabideak eskaini eta harrera egiten die.

Azkenik, Zentroak Ekonomia Itun eta Hitzarmen Ekonomikoa eta euskal zerga sistemaren ezagutza bultzatu, hedatu eta sustatzen du, batez ere euskal, espainiar eta europar iritzi publikoan, zein nazioarteko beste esparru batzuetan, euskal kasua federalismo fiskalari buruzko nazioarteko ikerketa korronteetan kokatuz. Zentzu horretan, Zentroak Ituna Newsletter-a argitaratu, mintegiak antolatu , argitalpen zientifikoen ekoizpenean parte hartu eta beste entitate eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da Itun eta Hitzarmen eta euskal zerga sistemaren ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

Carteles con información en el Centro Ituna situado en la Facultad de Economía y Empresa de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), en el Campus de Sarriko, Bilbao

IKERKETA LERROAK

Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren proiektuak hiru ikerketa lerro nagusi garatzen ditu:

Ekonomia Ituna eta euskal zerga sistema

Ekonomia Ituna | Hitzarmen Ekonomikoa | Foru Ogasunak | Euskal zerga sistema: euskal sektore publikoaren zerga eta aurrekontu politika.

Federalismo fiskala eta zerga-sistema konparatua

Federalismo fiskalaren teoria: deszentralizazio fiskala eta finantzarioa | Espainiako finantzaketa autonomiko sistema | Europar Batasuna eta Europako integrazio fiskal eta ekonomikoaren prozesua: zerga sistemen konparazio analitikoa.

Erakunde publikoak eta elite politikoen azterketa

Aktoreen prosopografia edo biografia kolektiboa: talde sozialak, elite politikoak eta administrari publikoak | Ordezkari batzarren, parlamentuen eta erakunde publikoen azterketa eta bilakaera.

Lankidetza gunea

Ituna Agiritegiak lankidetzan ari da beste entitate eta erakunde batzuekin, Ekonomia Ituna eta Foru Ogasunak hedatzeko eta sustatzeko duen helburua gauzatzeko. Horretarako, argitalpen zientifikoak egiten ditu eta mintegi, biltzar eta ponentzietan parte hartzen du, Ekonomia Itunari eta Euskadiko zerga-sistemari buruzko ezagutza zabalduz osatutako iritzi publikoa garatzen laguntzeko.

Logotipo de Ad Concordiam
Ad Concordiam
Logotipo de Comunidad Concierto - Gurea Kontzertua
Comunidad concierto
Logotipo de IAFCS - International Association of centers for federal studies
IACFS
Logotipo de Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno. Centro de estudios vascos de la Universidad de Nevada
Center for Basque Studies
Logotipo de University of Nevada, Reno - NVGLOBE-L. Nevada Global Business and Economics Lab
University of Nevada
Logotipo de Euro Basque. Europaren mugimenduaren Euskal Kontseilua - Consejo Vasco del Movimento Europeo
EuroBasque
Logotipo de Generalitat de Catalunya - Institut d'Estudis de l'Autogovern
Institut d'Estudis del Autogovern
Logotipo de Fundación Manuel Giménez Abad
Fundación Manuel Giménez Abad
Logotipo de Eurac Research
Eurac Research
Logotipo de Wales Governance Centre
Wales Governance Centre
Logotipo de Liege Universite Tax Institute
Liege Université Tax Institute

Ekonomia Ituna eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko ikertzaileak

Gure ikertzaileak eta kolaboratzaileak ezagutu

Ituna Agiritegiak ikertzaile iraunkorren talde bat eta kanpoko laguntzaileak ditu. Horiek guztiek zentroaren helburuak betetzen dituzte, bere ikerketa-ildoekin bat etorriz. Horrela, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen ezagutza zabaltzea, euskal zerga-sistemaren gaurkotasunaz gain, langile horien ekoizpen zientifikoaren bidez eta mintegietan eta era guztietako dibulgazio-jardueretan parte hartuz lortzen da. Langile iraunkorrak zentroa eguneratuta edukitzeaz ere arduratzen dira. Horretarako, Newsletter bat argitaratzen dute hilero, unean uneko berrikuntza zientifikoekin batera, euskal sistema fiskalari dagokionez gaurkotasun eta garrantzi handiena duten albisteak biltzen dituena.

Ekonomia Itunari buruzko dokumentuak

Liburutegi digitala

Kontsultarako eskuragarri dauden artikulu, liburu eta beste argitalpenak.

Harpidetu zaitez!

Ituna Newsletter

Zure emaila sartzean, webgune honen Pribatutasun Politika onartzen duzu.

Ituna Agiritegia Sare Sozialetan

Ez galdu ezer! Jarraitu gure sare sozialak gure argitalpen eta eguneratze guztien berri izateko.