Ituna Zentroaren proiektuak hiru ikerketa lerro nagusi garatzen ditu
Ekonomia Ituna eta euskal zerga sistema
Ekonomia Ituna
Ekonomia Ituna Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Estatuaren arteko finantza- eta zerga-harremanak arautzen dituen erakundea da, Euskadiko eskubide historikoetan oinarrituta. Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoarekin batera, salbuespen bat da autonomia-erkidegoen finantzaketa-sisteman, horien finantza-harremanak sistema komunean oinarritzen baitira. Gainera, ematen duen zerga- eta finantza-autonomia dela eta, anomalia bat da Europan. Beraz, erakunde paregabe baten aurrean gaude, eta horren babesa, neurri handi batean, hari buruz dugun ezagutzaren mende dago. Horregatik, zentro honek arreta handia eskaintzen dio bere ikerketa-ildoen artean.
Hitzarmen Ekonomikoa
Hitzarmen Ekonomikoa Nafarroako finantzaketa sistema propioa da. Konstituzioak babesten dituen bere eskubide historikoetatik dator, eta Euskal Herrian bezala, nazioartean parekorik ez duen finantza- eta zerga-autonomia bermatzen du. Horregatik, Ituna Zentroak erakunde hori bere ikerketa-ildoen artean sartzen du.
Foru Ogasunak
Foru-ogasunak Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zergak ordainarazteaz arduratzen diren erakundeak dira, eta 4 ogasun osatzen dituzte: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa. Itun Ekonomikoaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren erregimenari esker, zerga-arloan eskuduntza garrantzitzuak dauzkate, eta, beraz, funtsezko tresna dira EAEko eta Nafarroako sistema fiskal eta finantzarioa gauzatzeko, zentro honen aztergai bat izanez.
Euskal zerga sistema: euskal sektore publikoaren zerga eta aurrekontu politika
Zentroak euskal zerga-sistemaren azterketari eskaintzen dio arreta. Sistema horrek Espainiako zerga-sistema sistema federaltzat jotzea ahalbidetzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen zerga-autonomia dela eta. Horrek diziplina anitzeko ikerketa-iturria ematen du, askotariko eremuei eragiten baitie, ekonomia- eta finantza-esparrutik hasi eta arlo juridikora iritsi arte, historikoa barne. Diziplina desberdinak bateratzeak gure zerga-sistemaren problematikaren ikuspegi orokorra ematen du, eta haren ezagutza zabaltzen laguntzen du.
Deszentralizazio fiskala eta zerga-sistema konparatua
Federalismo fiskalaren teoria: deszentralizazio fiskala eta finantzarioa
Euskadik eta Nafarroak finantzen eta zergen arloan duten autonomia Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoaren instituzioei zor zaie. Horrela, Espainiako sistema eremu konparatuan federalismo fiskalaren adibide gisa identifikatzea ahalbidetzen da. Sistema horren azterketak zentro honen arreta hartzen du bere ikerketa lerroen artean.
Espainiako finantzaketa autonomiko sistema
Estatu espainiarrean Ekonomi Ituna beste bi finantza sistemarekin batera dugu: batetik, Nafarroako Foru Erkidegoak duen Ituna, Euskal Ekonomi Itunaren antzeko ezaugarriak dituena, eta bestea, LOFCAn (Autonomia Erkidegoak Finantzatzeko Lege Organikoa) oinarritutako erregimen komuna, beste Autonomia Erkidegoak zuzentzen dituena.
Europar Batasuna eta Europako integrazio fiskal eta ekonomikoaren prozesua: zerga sistemen konparazio analitikoa.
Ekonomia Itunak bermatutako zerga eta finantza autonomiak muga bat du Europar Batasuneko integrazio fiskal eta ekonomikoaren prozesuetan, batzuetan zerga-figurei eragin baitie eta politika ekonomikoak moldatu baititu Euskadin. Horregaitik Ekonomia Ituna aztertzerakoan garrantzitzua da integrazio prozezu hori ezagutzea.
Erakunde publikoak eta elite politikoen azterketa
Aktoreen prosopografia edo biografia kolektiboa: talde sozialak, elite politikoak eta administrari publikoak
Ekonomia Itunaren dimentsio politikoa kontuan hartu beharreko alderdia da haren garrantzia ulertu ahal izateko. Azken finean, ituna alderdi teknikoetan oinarritutako erakundea izateaz gain, akordio politikoak ere sartzen dira jokoan, eta, beraz, akordio horien izaera eta eragile nagusiak ezagutzea lagungarria da Kontzertu ekonomikoak dakarrena hobeto ulertzeko.
Ordezkari batzarren, parlamentuen eta erakunde publikoen azterketa eta bilakaera
Ekonomia Itunari eustea, neurri handi batean, erakunde publikoen jardueraren garapenari eta ordezkaritza batzarren bilakaerari zor zaio. Horien azterketa xehatu batek gehiago hurbiltzen gaitu erakunde honen ulermen orokorrera.
Ekonomia Ituna eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko ikertzaileak
Gure ikertzaileak eta kolaboratzaileak ezagutu
Ituna Agiritegiak ikertzaile iraunkorren talde bat eta kanpoko laguntzaileak ditu. Horiek guztiek zentroaren helburuak betetzen dituzte, bere ikerketa-ildoekin bat etorriz. Horrela, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen ezagutza zabaltzea, euskal zerga-sistemaren gaurkotasunaz gain, langile horien ekoizpen zientifikoaren bidez eta mintegietan eta era guztietako dibulgazio-jardueretan parte hartuz lortzen da. Langile iraunkorrak zentroa eguneratuta edukitzeaz ere arduratzen dira. Horretarako, Newsletter bat argitaratzen dute hilero, unean uneko berrikuntza zientifikoekin batera, euskal sistema fiskalari dagokionez gaurkotasun eta garrantzi handiena duten albisteak biltzen dituena.
Lankidetza gunea
Ituna Agiritegiak lankidetzan ari da beste entitate eta erakunde batzuekin, Ekonomia Ituna eta Foru Ogasunak hedatzeko eta sustatzeko duen helburua gauzatzeko. Horretarako, argitalpen zientifikoak egiten ditu eta mintegi, biltzar eta ponentzietan parte hartzen du, Ekonomia Itunari eta Euskadiko zerga-sistemari buruzko ezagutza zabalduz osatutako iritzi publikoa garatzen laguntzeko.