Ituna Agiritegiak TFM eta TFG onenentzako Ituna Sariaren III. edizioa deitu du

Compartir

Ituna Sariaren lehen bi deialdietan izandako arrakastaren ondoren, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiak aurten ere Ituna Sariaren edizio berria antolatuko du Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen arloko Master Amaierako Lan (MAL) eta Gradu Amaierako Lan (GrAL) onenak saritzeko. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailarekin eta UPV/EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen batera egiten da.

Sariaren helburua, unibertsitate mailan Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen gaineko ikerkuntza sustatzea da, irakasleei zein ikasleei gai honen gaineko GRAL eta MALak eskaintzera eta defendatzera animatuz.

Lehenengo kategorian, MAL hoberenak, 600 euroko saria eta Ituna Diploma irabaziko du. Bigarren kategorian aldiz, GRAL hoberenak, 300 euroko saria eta Ituna Diploma jasoko du. Gainera, saritutako lanak Ad Concordiam Ekonomia Itunaren Sustapenerako Erakundeak editaturiko «Ikerketa Bilduman» argitaratzeko aukera izango dute.

Lanek edozein ikuspegi edo diziplinatatik heldu ahalko diote gaiari: fiskalitatea, historia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, didaktika, etab. Sarira aurkezteko, 2023ko urtarrilaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean (biak barne) defendatu eta kalifikatuak izan behar dira, UPV/EHUn edo Euskadiko edo Espainiako goi-mailako hezkuntzako edo ikerketa ofizialeko beste edozein zentrotan. Lanak euskeraz, gazteleraz, ingelesez edo frantsesez aurkeztu ahalko dira, eta eta gainera, aurten, berrikuntza gisa, katalanez eta galegoz egindako lanak ere onartuko dira, Estatuko unibertsitateko ikasle guztien parte-hartzea sustatzeko.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau argitaratzen denetik 2024ko azaroaren 15era arte egongo da zabalik (egun hori barne). Hemen eskuragarri dagoen deialdiaren oinarrietan lanak aurkezteko prozedura zehazten da.

Edozein galdera edo dudarik izatekotan jarri kontaktuan Ituna Agiritegiarekin hurrengo emailen bitartez: ituna@ehu.eus edo jon.garro@ehu.eus.