Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiak webgune honen erabiltzaileei jakinarazten diete webgune honen erabileraren ondorioz ematen diren datu pertsonalekin artxibo automatizatu bat sortu ahal izango dutela, datuen babesaren arloko legerian ezarritakoa zorrotz betez.
Erabiltzaileek webgune hau erabiliz komunikatzen dituzten informazioak eta datuak egiazkoak eta benetakoak direla bermatzen dute. Erabiltzaileen erantzukizuna izango da adierazitako informazioen eta datuen ondorioz egiten den adierazpen faltsu edo oker oro, bai eta informazio horrek eragin ditzakeen kalteak ere.
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten da datu pertsonalak datu-fitxategi batean bildu eta artxibatuko direla. Fitxategi horren arduraduna Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegia da (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Leioa, Historia Garaikidearen Saila, 3.29).
Erabiltzaileek edozein unetan baliatu ahal izango dituzte bildutako eta artxibatutako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Eskubide horiek Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiko arduradunari eta foru-ogasunei zuzendutako jakinarazpenaren bidez baliatu beharko dira. Eskubide horiek baliatzeak ez du inolako eraginik izango web-orrirako sarbidean, ez eta, hala badagokio, erabiltzailearen abonatu-egoeran ere.
Erregistratutako datuak estatistikak egiteko, informazio zientifikoa bidaltzeko, gorabeherak kudeatzeko edo merkatu-azterketak egiteko erabili ahal izango dira, bai eta datuak berariaz biltzeko ere.
Hala badagokio, erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarren bati komunika dakizkioke, baina soilik arestian adierazitako helburuak betetzeko. Horretarako, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluetan ezarritakoa bete beharko da, eta, nolanahi ere, interesdunen baimena eskatuko da, baimen hori beharrezkoa denean.
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiari datu pertsonalak ematean, erabiltzaileek erabat eta eragozpenik gabe onartzen dute Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiak datu horiek tratatzea.
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiak konpromisoa hartzen du tratatu beharreko datu pertsonalei buruzko sekretua gordetzeko betebeharra betetzeko, eta adierazten dute datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak abian jartzeko asmoa dutela, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak kontuan hartuta, arrisku horiek giza ekintzatik zein ingurune fisiko edo naturaletik eratorriak izan.
Ekonomia Itunari buruzko dokumentuak
Liburutegi digitala
Kontsultarako eskuragarri dauden artikulu, liburu eta beste argitalpenak.
Harpidetu zaitez!
Ituna Newsletter
Zure emaila sartzean, webgune honen Pribatutasun Politika onartzen duzu.