- Berri berriakBizkaiaEuropaIruzurraren aurkako borrokaXXI. MendeaZergak
- 2016/12/28
Bizkaiko Foru Ogasunak eta beste tributu-administrazio batzuek multinazionalen zerga-informazioa trukatuko dute, zerga iruzurraren aurka egiteko. Ogasunak herrialdez herrialdek aitorpena abiarazteko araudia osatu du. Aitorpen hau 750 milioi eurotik gorako fakturazioa duten sozietate-taldeek egin beharko dute.
Aitorpen hau aurkeztu behar duten sozietateek Foru Ogasunari abenduaren 31 baino lehen jakinarazi behar diote zein erakundek beteko duten bete behar hori. Bizkaiko Foru Ogasunak modu telematikoan L-20 eredua egokitu du. Informazioa jakinarazi ondoren, sozietateek 2017. urte osoa izango dute 2016ko ekitaldiari dagokion aitorpena aurkezteko.
Herrialdez herrialdeko aitorpena aurkezteko betebeharra uztailaren 20ko 5/2016 Foru Arauaren bidez ezarri zen. Aldundiaren azken Gobernu Kontseiluan foru dekretu baten bitartez aitorpen horren arauen garapena Sozietateen gaineko Zergaren Erreglamenduan jaso zen.
Aitorpena aurkeztu behar duten multinazionalek herrialde edo jurisdikzio bakoitzeko datu hauek banatu behar dituzte: taldearen sarrera gordinak, entitate lotuekin edo hirugarrenekin lortutako sarrerak bereiztuz; Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenak; kapitala eta beste futns propio batzuk; batez besteko plantilla; aktibo materialak eta higiezinetako inbertsioak; eta azkenik, entitate egoiliarrak eta haien jarduera.
Informazio guzti hau sozietateek jarduera egiten duten herraldeetako tributu-administrazioen artean trukatuko da. Horrela, multinazionalek ordaintzen dituzten zergak egiten duten jardueraren garrantziaren eta herrialde bakoitzean sortu den balio erantsiaren araberakoak diren egiaztatuko da.
Iturriak:
2.Iturria
3.Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 83
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 200
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234