Bizkaiko Ogasunak 523,8 milioi euro atzeman ditu 2014an, aurreko urtean baino %12 gehiago. José María Iruzarrizagak, Ogasun diputatuak, 523,8 milioi horietatik kutxa publikoentzat %70 inguru berreskuratzea espero duela gaineratu du.

2014an, 748.756 jarduketa egin zituen Bizkaiko Ogasunak eta 79 milioi datu baino gehiago trukatu zituen beste zerga administrazioekin: 3,5 milioi Arabako Foru Ogasunarekin, 4,6 milioi Gipuzkoarekin, 2,9 milioi Nafarroarekin eta gainerakoa, 68 milioi datu, Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin trukatu dira.

Azaleratutako iruzurra Aldundiak Gizarte Ekintzarako edo Herri Lan eta Garraiorako aurten duen auurekontua baino handiagoa da, eta ia zazpi aldiz handiago Ekonomia Sustatzeko Sailaren aurrekontua baino.

523,8 milioi euroko iruzurretik, zenbatekorik handiena BEZan antzeman dutela azaldu du Ogasunak, 303,9 milioi euro, alegia. Sozietatetan berriz, 91,2 milioi euro azaleratu dira eta PFEZan, azkenik 84,6 milioi euro.

Fiskaltzari igorri zizkioten ustezko 13 delitu fiskaletatik, zazpi BEZari dagozkio, hiru sozietate-zergari, bi agiriak faltsutzearekin eta bakarra PFEZrekin. Guztira, 7,1 milioi euroko iruzurra suposatzen dute. Gainera bost sententzia irmo izan ziren.

José María Iruarrizagak zehaztu duenez, lau urteko legealdian Bizkaiko Ogasunak 2.000 milioi euroko iruzurra antzeman du.

Fuentes:

Fuente 1

Fuente 2

Fuente 3

Kategoria guztiak