- ArabaBerri berriakBizkaiaEkonomia ItunaGipuzkoaKupoaXXI. Mendea
- 2017/04/23
Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuak Euskadik 2017an Estatuko Administrazioari Kupoan 1.202 milioi euro ordaintzea aurreikusi du. Eusko Jaurlaritzak ordaindu beharko lukeena baino 352 milioi euro gehiago direla adierazi du. Desadostasuna erabatekoa da azken urte luzeetan eta 2008tik itxi Gabe daude Kupoaren likidazio guztiak.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, 2011tik aurrera behar baino 1.600 milioi euro gehiago ordaindu dizkio espainiar Estatuari eta urtengo Kupoa 850 milioi eurotakoa izan beharko litzateke. Oraindik onartu Gabe daude Kupoa kalkulatzeko 2012-2016 ella 2017-2021 bosturtekoetako metodologiak. Espainiar Estatuak 2007-2011 bitarteko araua erabili du aurtengo Kupoaren kalkulua egiteko.
Kupoaz gain, Espainiar Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko beste finantza-harreman batzuk azaltzen dira aurrekontuetan. Estatuaren aldeko finantza konpentsazioak azaltzen dira, alkoholari, edari eta tarteko produktu batzuekin duen itunagatik. Kontzeptu horiengatik Euskadik 63 milioi euro ordiandu beharko ditu.
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozaramaileak, Gobernuarekin dituzten desadostasunak “laster” konpontzea espero duela adierazi du. Erkorekak azaldu duenez, azken hamar urteotako Kupoaren likidazioa eta Kontzertu Ekonomikoa gaurkotzea Iñigoren Urkulluren gobernuarentzat “lehentasuna” dira.
Iturriak:
2.Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 92
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 229
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 138
-
Internazionala 69
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234