Bizkaiko Batzar Nagusiek katastroa berritzea onartu dute eta 2017rako Ondazun Higiezinen gainkeko Zerga, OHZ, moldatzea. Lau hamarkadatan lehen aldiz eguneratuko da lurraldeko etxebizitze eta ondazun higiezinen balio katastralak.

Orain arte 16.630 milioi euroko balioa zeukaten lurraldeko 1,5 milioi hiri higiezinek, eta aurrerantzean laukoiztu egingo da haien balioa, 68.000 milioi euroraino. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak proposatu du 2017tik aurrera OHZ gaur egungoa baino maila apalagokoa izatea.

Katastro-balio berria altuagoa izango da, eta beraz, Ondazun Higiezinen gaineko Zergak konfigurazio berria izango du. Hiriko eta nekazaritza-guneetako etxebizitzen gutxiengo zerga-tasak, Bizkaiko Foru Aldundiaren hitzetan, “egungoak baino txikiagoak izango dira, katastro-balioa igo egingo delako.”

Hiriguneetako etxebizitzen gaineko zerga %0,02 eta 0,6 artekoa izango da; nekazaritza-guneetako etxebizitzena, %0,05 eta %0,50 artekoa; industri higiezinena %3koa izango da gehienez, eta komertzioena, %2koa.

Araudi berriarekin, Bizkaiko udalek eskumena izango dute hutsik dauden etxebizitzengatik %50erainoko errekarguak eskatzeko.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Kategoria guztiak