Gipuzkoako Aldundiak zerga arloko informazioa trukatzeko hitzarmena sinatzea proposatu die Arabako eta Bizkaiko foru gobernuei zein Zerga Koordinaziorako Organoari.


Ekimen honekin datuak partekatzeko bideak hobetzea eta zerga iruzurraren aurkako borroka hobetu nahi da. Akordioa gauzatzeko gainerako diputazioen eta batzar nagusien onarpena eta ekarpenak jasotzeko epea zabalik da.
Hitzarmena aurrera ateraz gero, hiru herrialdeen artekok datuak trukatzeko sistema egonkor bat ezarriko da, Gipuzkoako Ogasun departamentu bakoitzak gainerakoen datu baseetan sartzeko aukera izango baitu. Itunaren bidez, Diputazioek informazio trukerako eta datu baseetarako elkarren sarrerak arautzeko prozedurak eta baldintzak ezarriko lirateke.
Iturria
Fuente

Kategoria guztiak