Gipuzkoako kooperatibetan erretiroa hartutako pertsonek euren egoera eguneratu beharko dute  Aldundiko Ogasunarekin. Beraz, datorren errenta aitorpenean 2008, 2009, 2010 eta 2011n kooperatiba batean erretiroa hartutako pertsonei dagokie  hau egitea.


«Kooperatibistek kapital sozialari egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruz informatzeko obligazio berria ezarri diete kooperatibei; itzulketa edo eskualdaketa unean sortutako zerga betebeharrak bete behar direla kontrolatzeko xedez, betebehar hori aurreikusita baitago Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko foru araua 1997an onartu zenetik». Gipuzkoako Diputatu Kontseiluak azaroaren 20an onartu zuen idatzia.
Finean, kapital errentei dagokien zerga da itzuli beharko dutena ehunka kooperatibista izandakoek. Azken asteetan kezka handia sortu da familia askoren artean «ustekabean» dirua itzuli beharko dutela jakin dutenean.
Iturria

Kategoria guztiak