- Berri berriakIruzurraren aurkako borrokaNafarroaXXI. MendeaZergak
- 2016/06/10
Mikel Aranburu, Nafarroako Ogasun Kontseilariak, Zerga Iruzurraren Aurkako 2016-2019 Plana aurkeztu du. Urte horretara arte orain Ogasunari ezkutaturik dauden 590 milioi euri berrezkuratzeko helburua jarri dio Aranburuk, 2014ko planaren bidez lortutatkoa baino %5 gehiago.
Nafaorroako Gobernuak plangintza hori hiru arrazoirengatik aldatzen du: Gobernu berria eta hura sustengatzen duten indarrek zerga-iruzurra borrokatzeko jarduerak sendotzeko duten interesa; hura eguneratzeko exijentzia eta programa-akordioan jasota dagoena; eta legealdian zehar ahalik eta gehien egokitzko interesa.
Plan berriak 215 neurri jarriko ditu indarrean.Ustez zerga iruzur gehien egiten duten sektorak zorrotzago kontrolatuko dituzte eta enpresek eta hiritarrek atzerrian duten diruaren gaineko kontrola handituko dute. Zerga ikuskatzaile gehiago kontratatuko dituzte eta beste ogasunekiko harremana estutuko dute.
Planak Sozietate Zergaren Foru Legearen aldaketak proposatzen ditu, Europako Batzordearen jarraibideei egokitzeko; beste batzuetan beren eranginkortasuna erakutsi duten prozedurak eranstea; enpresen ordezkaritza-gastuak izenekoak kengarritasun-mailaren muga sartzea eta gastuen kenkaria ukatzea eskudirutan ordaindu direnean.
Ogasunak beharrezkoa ikusten du Jokoaren gaineko zergaren foru legea onartzea, eta Mezenasgoaren eta Fundazioen zerga araubidearen foru legeak birmoldatzea.
Iturriak:
1.Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 82
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 199
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234