- Berri berriakEpaitegietatikNafarroaParlamentuakXXI. MendeaZergak
- 2014/03/05
Nafarroako Legabiltzarraren Ikerketa Batzordeak ateratako ondorioetan Nafarroan aldaketa beharra dagoela nabarmendu dute legebiltzarkideek: “Ikerketa Batzordeak gaitzetsi egin du Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen jokaera eta Lourdes Goicoechea Ekonomi, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariarena”, eta erantzukizun politikoei aurre egin diezaietela exijitu die: dimisioa eman dezatela eta presidenteak dei dezala hauteskundeetara 2014ko maiatzaren 25erako.
Idoia Nievesek, Ikerketa Batzordearen aurrean, Lourdes Goicoecheak Nafarroako Kutxari buruzko dokumentazioa eskatu ziola adierazi zuen, Yolanda Barcinak “interesa zuelako”. Nafarroako Ogasunaren zuzendari ohiak baita ere adierazi zuen Lourdes Goicoechea kontseilariari ez zitzaiola “egokia” iruditu Nafarroako Unibertsitatea ikuskatzeko azterketa bat martxan jartzea.
BEZa itzultzeko epea “urratu” egin zela esan zuen Idoia Nievesek, eta “ilegaltasun fiskala” izan zela uste du. Juan Francok, Nafarroako Gobernuko Aurrekontuen zuzendariak azaldu zuenez, enpresei BEZaren itzulera atzeratzeak “zailtasunak” ekarri zizkien empresa hauei, eta nahiz eta Yolanda Barcinak “txarretan onena” zelako hartu zuen neurri hori. Francoren arabera Europak ezarritako defizit muga “urratu ezinezko legea zen” eta bete beharra zegoen, horregatik erabaki omen zuten BEZaren itzulera atzeratzea.
Lourdes Goicoecheak, bere agerraldian, Idoia Nievesen salaketak ihardetsi zituen eta ukatu egin zuen esku-hartzean faborezko tratuak eman izana eta isilpeko dokumentazioa eskatu izana.
Iturriak:
1.Iturria
2.Iturria
3.Iturria
Egunekoa
Kategoria guztiak
-
Ad Concordiam 9
-
Akademia 65
-
Araba 135
-
Argitalpen berriak 82
-
Artikuluak 19
-
Askotarikoak 6
-
Berri berriak 226
-
Bizkaia 151
-
Egunekoa 199
-
Ekonomia Ituna 82
-
Epaitegietatik 18
-
Europa 48
-
Gipuzkoa 151
-
Hedakuntza 116
-
Internazionala 63
-
Irudi-galeria 8
-
Iruzurraren aurkako borroka 30
-
Kupoa 48
-
Nafarroa 50
-
Parlamentuak 14
-
Pertsonaiak 15
-
XIX. Mendea 7
-
XX. Mendea 20
-
XXI. Mendea 292
-
Zergak 234