Volkswagenek ordaintzen duen BEZ dela-eta Nafarroako eta Estatuko gobernuen arteko akordiori esker Nafarroak ehunka milioi euro aurreztu ahal izango ditu. Barcinak onartu egin zuen Estatuak mesede handia egin diela VWek esportatutako autoen BEZaren zatirik handiena bere gain hartu duelako.

Azken hamazazpi urteotan Nafarroak jaso du Volkswagenek Landabenen egindako Polo autoen BEZa, baina Espainiako Ogasunak itzuli dio esportatukoena, ofizialki Bartzelonako VAESA konpainiaren bidez egiten zuelako. Kobratu bai baina itzuli ez duen diru hori 350-400 milioi eurokoa izan da urtero, BEZaren bidez Nafarroak bildutakoaren herena.
Apirilaz geroztik VWek erabaki du zuzenean berak esportatuko duela. Gauzak horrela Nafarroari dagokio BEZa itzultzea. Baina Nafarroako Gobernuak eta Espainiakoak akordioa lortu dute Itun Ekonomikoa moldatzeko. Horren arabera, Estatuak jarraituko du BEZa itzultzen, eta Nafarroa
Iturria
Iturria
Iturria

Kategoria guztiak